Erakundeek Tubos Reunidoseko batzordeari jakinarazi diote zorra berregituratzea dela gakoa
Amurrioko eta Trapagarango lantegietako enpresa batzordeak Eusko Jaurlaritzako eta Arabako Foru Aldundiko arduradunekin bildu dira Lakuan. Atarian kontzentrazioa egin dute.
Tubos Reunidoseko Amurrioko eta Trapagarango enpresa batzordeek eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Udalek egindako bilera lanean jarraitzeko konpromisoarekin amaitu da. Zorra berregituratzeko beharra ere azpimarratu dute erakundeek hitzorduan.
Andres Garcia, Amurrioko Tubos Reunidoseko lan batzordeko presidenteak erakundeek laguntzeko agertu duten prestutasuna baloratu du. Zorra berregituratzeko Jaurlaritzak SEPIrekin hasitako elkarrizketak positibotzat jo ditu, nahiz eta xehetasun gehiago ez duten jaso.
Lantegiaren bideragarritasuna bermatzeko lan erregulazio espedientea "beharrezko" neurria den galdetu dute langileek bileran, baina ez dute erantzunik jaso, "lehen helburua" zorra berregituratzea dela besterik ez.
Eusko Jaurlaritzak ohar batean adierazi duenez, Tubos Reunidosentzako etorkizuneko industria proiektu sendo bat babesteko prest dago. Proiektu horren bideragarritasun-plana enpresak bere zor gero eta handiagoa berregituratu ahal izatearen mende dago.
Gobernuak jakitera eman duenez, atzo Industria Ministerioarekin eta SEPIrekin elkarrizketak izan zituen berregituraketa aztertzeko, eta "Espainiako Gobernuaren jarrera ona ikusi zuen".
Enpresa-batzordearekin egindako bileran jakinarazi da Eusko Jaurlaritza prest dagoela Tubos Reunidosekin duen 16 milioi euroko zorra berregituratzeko. Beti beste hartzekodun batzuen eskutik eta ahalegin proportzionala eginez.
Tubos Reunidosentzat etorkizuneko industria-proiektu sendo bat bermatuko luketen inbertsore pribatuei laguntzeko, ere prest agertu da Jaurlaritza, beti ere, beste industria-proiektu batzuetan garatu duen lankidetza publiko-pribatuaren ereduari jarraituz.
Erakundeak eta langile batzordea berriro blduko dira, baina egutegirik ez dute finkatu. Hurrengo hitzordua enpresako zuzendaritzarekin dute langileek otsailaren 17an.
Elkarretaratzea
Bilera atarian, elkarretaratzea egin dute langileek.
Pasa den astelehenean, zuzendaritzak 301 langile kaleratzeko (274 Amurrion eta 27 Trapagaranen) enplegu erregulazioko espedientea iragarri ostean heldu da bilera.
Lanuzteak Trapagaranen
Amurrioko langileekin bat eginez, Trapagarango lantegian gutxiengoan dauden LAB eta ESK sindikatuek 24 orduko bost lanuzte deitu dituzte otsailaren 17, 23 eta 27rako eta martxoaren 4 eta 9rako.
Lanuzteak enplegu-erregulazioko espedientea negoziatzeko bilerak egingo dituzten egunetarako deitu dituzte.
Egoera kritikoa dela eta, "batasuna" ezinbestekoa dela nabarmendu dute LAB eta ESK sindikatuek.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.