Zer eskatzen dute medikuek?
Medikuen sindikatuek Estatutu Marko propioa eskatzen dute, euren lanbideak Osasunaren sektoreko gainerako lanbideetatik bereizten dituzten ezaugarriak dituela argudiatuta.
Medikuen greba, Donostian. Argazkia: EITB
Medikuek aste honetan greba egiteko eskaera nagusia Estatutu Marko propioa sortzea da, uste baitute euren lanak ezaugarri desberdinak dituela osasun arloko gainerako kolektiboekin alderatuta.
Ezaugarri horien artean "lanaren kalitatea" aitortzea dago, pazientearekiko "erantzukizunean" oinarrituta, Jose Luis Paulin Euskadiko Sendagileen Sindikatuaren (SME) ordezkariaren arabera. Mediku Sindikatuen Espainiako Konfederazioarekin (CESM), Andaluziako Medikuen Sindikatuarekin (SMA), Metges de Catalunyarekin (MC), Madrilgo Medikuen eta Goi Mailako Tituludunen Elkartearekin (AMYTS) eta Galiziako Mediku Independenteen Sindikatuarekin (O'MEGA) batera deitu du grebara SMEk.
Argudiatzen dutenez, 10 eta 12 urte bitarteko prestakuntza akademikoak nabarmen gainditzen ditu gainerako kategorietakoa, eta "prestakuntzarako ahalegina handiagoa" dela azpimarratzen dute. Hala, lanbide sailkapen berezi bat eskatzen dute, A1 kategoria berri bat.
Astean gehienez 35 orduko lanaldia eskatzen dute, lanegunetako goizeko ordutegian, eta gainditzen den guztia lanalditik kanpokotzat hartzea, borondatez egitekoa, eta ordaindutakoa.
Borondatezko erretiro oso edo partzial aurreratuaren sistema ere aldarrikatzen dute.
Zentrotik zentrora lekualdatzea derrigorrezkoa izatea debekatzea ere eskatzen dute.
Bestalde, prestakuntza sanitario espezializatua berriro negoziatu nahi dute, nola betetzen ari den eta "medikuen belaunaldi berriak nola babestuko dituzten" jakiteko.
Lanbide arriskutsu gisa aitortzea ere lortu nahi dute, agente biologiko eta kimikoekin lan egiten dutelako, lanaldi nekagarriak dituztelako, erabaki kritikoak hartzeak sortzen duen estresagatik eta kolektiboari eragiten dioten burnout sindromeen kopuru handiengatik.
Era berean, erasoen aurkako babesa eskatu dute, batez ere Lehen Mailako Arretan.
Hori guztia adosteko, negoziazio mahai propioa eskatu dute.
Ildo horretan, Espainiako Estatua Europako gainerako herrialdeak doazen kontrako norabidean doala uste dute, gehienek mediku profesionalentzako arau espezifiko bat dutelako eta beren eskubide profesionalak aitortzen lan egiten dutelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Donostiako alkateak eskatu du turismo zerga uda honetarako ezarri ahal izatea
Donostiako alkate jeltzaleak, Jon Insaustik, turismo zerga uda honetan aplikatu ahal izatea galdegin du, eta alderdi politikoei eskatu die foru arauaren proiektuaren zuzenketen tramitea aprobetxa dezatela, hori posible izan dadin.
Gipuzkoarrek bizkaitarrek baino merkeago dute Bilbo-Donostia autobus zerbitzua, baina Facuak berdintasuna eskatu du
Zerbitzua ematen duten Avanza enpresak Mugi txartela onartzen du eta deskontuak aplikatzen ditu, baina ez du Barik txartela onartzen. Gipuzkoako Foru Aldundiak du linea horren gaineko eskumena.
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko lotura urtea amaitu aurretik erabakiko dela esan du Santanok
Espainiako Gobernua lotura Gasteiztik edo Ezkiotik egitea aztertzen ari da. Dena den, eztabaida irabazle eta galtzaile terminoetan egitea baztertu du Jose Antonio Santano Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu idazkariak Radio Euskadin gaur egin dioten elkarrizketan.
Eusko Jaurlaritza kezkatuta agertu da medikuen grebarekin, Osasun Ministerioak eta greba batzordeak astelehenean bilera egin atarian
Sindikatuek mobilizazio egutegiari eutsi diote, eta akordiorik lortu ezean, apirilaren 27tik 30era greba egingo dute berriro.
Berako Arcelorreko beharginek salatu dute lantegiko mediku-arreta kaskartzen ari dela
ELA sindikatuak salatu du, besteak beste, istripua izan duten langileak —baita lesio larriak dituztenak ere— birkokatu egiten dituztela, dagokien baja medikoa eman beharrean. Hori dela eta, ostegunero lanuzteak egingo dituzte, osasasun arreta kaskartu egin dela salatzeko.
ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte udal guztietan, apirilaren 23tik aurrera, lan baldintzen gaineko akordioa berritzeko
Sindikatuek lanuzteak eta grebak iragarri dituzte apirilean, maiatzean eta ekainean, lan hobekuntzak aldarrikatzeko eta 28.000 udal langileren baldintzak arautzen dituen akordioaren negoziazioa desblokeatzeko.
Berretsi egin dute Aceros Olarra enpresari ezarritako zigorra, amiantoaren ondorioz hildako behargin baten heriotza ikertzeko auzian
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Bilboko epaitegi baten ebazpena. Horren arabera, Cofivacasa sozietate publikoa eta Aceros Inoxidables Olarra enpresa zigortu zituen, eta langilearen familiari 153.000 euro baino gehiago ordaindu behar dizkiote, bien artean, amiantoak biriketako kartzinoma eragin ziola ebatzita.
ESK sindikatuak bi greba egun deitu ditu Gasteizko Mercedes Benz lantegian
Protesta apirilaren 25ean eta 27an izango da, eta salatu nahi dute zuzendaritza “eten barik” urratzen ari dela hartutako akordioak.
Zumaiako Estaños Matienako langileak grebara joango dira apirilaren 13tik 17ra, lan segurtasunean hobekuntzak aldarrikatzeko
Langileek "euren osasuna eta segurtasuna bermatzea" eskatu dute, hainbat istripu izan baitira lantegian, besteak beste, urtarrilaren 31n langile gazte bat hil zen, lan-istripuz.
Ekialde Hurbileko su-eten hauskorrak urduri ditu parketak
Petrolioaren prezioa % 2 inguru igo da lehen orduko enkanteetan. Asiako burtsek galerekin zabaldu dute, eta Europako eta Estatu Batuetako burtsetan ere beherakadak aurreikusi dira.