MERKATARITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko esportazioek behera egin dute 2025ean, bigarren urtez jarraian

Guztira, 29.851 milioi euro esportatu dira, aurreko urtean baino % 3,6 gutxiago, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak gaur zabaldutako datuen arabera.

puerto-bilbao-efe
Bilboko portua. Artxiboko argazkia: EFE

2025. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek 29.851 milioi euroren balioa zuten salgaiak esportatu zituzten, aurreko urtean baino % 3,6 gutxiago, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak gaur zabaldutako datuen arabera.

Zehazki, produktu energetikoen esportazioa % 33 jaitsi zen, eta ez-energetikoena, % 1,6. 

Esportazioek bigarren urtez beheranzko joerarekin jarraitzen dute, 2024an % 5,1 behera egin zuten eta. 2022. urtean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako esportazioak maximo historikoetara iritsi ziren eta guztira, 32.538 milioi euro esportatu ziren. 

Araban eta Bizkaian esportazioak % 3,1 eta % 9,3 murriztu ziren, hurrenez hurren; Gipuzkoan, aldiz, % 2,8 handitu.

Alemania, Frantzia eta Estatu Batuak dira Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioen helmuga nagusiak. Alemania (4.443 milioi) ageri da zerrendaren buruan, Frantzia (4..363 milioi) eta Erresuma Batua (1.955 milioi) atzetik dituela.

Iaz EAEtik esportatutako salgai nagusien artean, 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak, automobilen zatiak eta osagarriak, eta zamak garraiatzeko ibilgailuak ageri dira lehenengo hiru postuetan. 

Inportazioak % 1,6 murriztu ziren

EAEko ondasunen inportazioak % 1,6 murriztu ziren 2025ean, 2024aren aldean. Zehazki, inportazio energetikoak % 20,8 murriztu ziren eta ez-energetikoak, berriz, % 5,3 hazi. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X