Tubos Reunidosek bere eskaintza hobetu du: 1.500 euro lan egindako urte bakoitzeko, borondatezko kaleratzeentzat
Amurrioko eta Trapagarango lantegietako enpresa batzordeek euren jarrerari eutsi diote eta enplegu erregulazio espedientea erretiratzeko eskatu dute. Kaleratzeen baldintzak ez dituztela negoziatuko esan dute.
Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Enplegu Erregulaziorako Espedientea (EEE) aurrera ateratzeko eskaintza berri bat egin die langileei. Berrikuntza nagusia da 1.500 euroko pizgarria eskaini diela lan egindako urte bakoitzeko (gehienez 10 urtez) enpresa beren borondatez utziko luketen langileei. Hori bai, martxoak 2a baino lehen onartu beharko lituzkete enpresak jarritako baldintzak.
Hirugarren aldiz bildu dira gaur Trapagarango eta Amurrioko plantetako langileen ordezkariak eta zuzendaritza. Azken horrek berretsi du 301 langile kaleratu nahi dituela; 274, Amurrion, eta 27, Trapagaranen.
Joan den asteko bileran egin zuen bere lehen eskaintza enpresak: 60 urtetik aurrerakoei aurre-erretiroak eta kaleratze hitzartuak eskaini zizkien . Gaur, baldintzak hobetu egin dituela ziurtatu du enpresak, espedientearen "inpaktu soziala murrizteko". Zuzendaritzaren arabera, behin behineko kontratua duen beharginei —87 denera— lan egindako urte bakoitzeko 28 eguneko ordainsaria eskaini die, gehienez 12 hilabeteko muga ipinita.
Langile finkoentzat, berriz, eskaintza ezberdina da, adinaren arabera. Borondatezko kaleratzeen kasuan, lan egindako urte bakoitzeko 30 eguneko soldata jasoko lukete, gehienez 18 hilabetetan, eta horrez gain, 1.500 euro lan egindako urte bakoitzeko (10 urteko muga). Aukera hori baliatu nahiko luketen langileek, martxoak 2a baino lehenago jakinarazi beharko lukete. Kontsultetarako epea martxoaren 9an itxiko da.
60 urtetik 63ra bitarteko langileentzat aurre-erretiroa hartzea proposatzen du enpresak: 63 urte bete arte soldata gordinaren % 65 jasoko lukete (lehen eskaintzan, % 60 proposatzen zen). Eta adin horretatik aurrera, lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko lansaria eskaintzen da, 12 hilabeteko mugarekin.
Iaz, Tubos Reunidosek 71,3 milioi euroko galerak izan zituen, eta kopuru horri azken urteotan konpainiak pilatu duen 263,2 milioi euroko zorra gehitu behar zaio.
Gaurko batzarraren ondoren, zuzendaritzak esan du "ezinbestekoa" dela datozen asteotan espedientearen gaineko akordioa ixtea, enpresa "beste neurri" batzuk hartzera "ez behartzeko".
Sindikatuek EEE-a erretiratzea eskatu dute, berriro
Bitartean, sindikatuek euren jarrerari eutsi diote eta EEE-a erretiratzeko eskatu diote enpresari. Mahai gainean jarritako eskaintzak negoziatzen ez direla hasi ere egingo esan dute, ez baitute kaleratze bakar bat ere onartuko.
Oier Bidaurratzaga LABeko ordezkariaren arabera, "kaleratzeen gaineko hobekuntzei buruz" ari da hizketan zuzendaritza. Esan duenez, ez dute eskaintzaren puntu bakar bat ere negoziatuko, eta aurreko astean bezala, bideragarritasun plana eskatu dio enpresari.
Bide beretik, ESK sindikatuko Gorka Abascalek ere erregulazio espedientea atzera botatzeko eskatu du, eta etorkizunerako plana exijitu die enpresaren arduradunei.
Bilera egunarekin bat eginez, greba deitu dute gaurko Amurrioko plantan, eta jarraipena erabatekoa izan da.
Trapagaranen, berriz, langileen batzordeak ez du lanuzterik deitu, baina bai LABek eta ESK-k.
Negoziatzen jarraitzeko hurrengo hitzordua, datorren ostegunean dute, otsailaren 26an.
Te puede interesar
Jose Antonio Jainagak sektore bereko enpresen arteko fusioak defendatu ditu
Trenen sektorean Talgo eta CAFek bat egitearen aldeko ideia iradoki du eta formula horrek siderurgiarako berdin balio dezakeela uste du. Kostuak gutxitzea da fusio horiek egiteko arrazoi nagusia bere ustez.
LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek greba deitu dute asteartetik ostegunera, eskola-jantokietako lan-baldintza duinen alde
Sindikatuek salatu dute hitzarmen kolektiboa blokeatuta dagoela eta Eusko Jaurlaritzak ez duela araudia aldatzeko borondaterik.
Jainaga (Sidenor): "Duela sei hilabetera arte Justizian sinesten nuen"
Sidenorren presidente Jose Antonio Jainagak esan du oraindik ez duela ulertzen zergatik ireki duten haren aurkako eta enpresako beste bi zuzendariren kontrako auzia, Israeli altzairua saltzeagatik, eta nabarmendu du duela sei hilabetera arte Justizian sinesten zuela. Lehen Justiziak "azkeneraino jazartzen" zituen gaizkileak, baina "jende zintzoa eta errugabea lasai joan zitekeen lotara".
Talgok inbertsio "handiak" egingo ditu 2027ra bitarte, eta 200 lanpostu sortuko ditu Arabako lantegian
Hala iragarri du Jose Antonio Jainaga konpainiaren presidenteak astelehen honetan. Asmoa da Ribabellosako lantegia indartzea, eta horretarako kontratazioak egingo dituela iragarri du. Erronka berrien artean, berriz, abiadura handiko trenean jarri du azpimarra.
Petronorren instalazioak jarduerari ekin dio berriro, elektrizitate-horniduraren etenaldiaren ostean
"Tximiniek ke beltza bota dezakete batzuetan, baina ez dago kezkatzeko arrazoirik, zuzen funtzionatzen ari direla eta beraien funtzioa betetzen dutela frogatzen du horrek, hain zuzen ere", nabarmendu du konpainiak.
Petronorren Muskizko findegiko unitate guztiak geratu dituzte hornidura elektrikorik ez dagoelako
17:15ean segurtasun-neurri guztiak aktibatu dira automatikoki, eta ke beltza atera da hiru tximinietatik.
Beste greba egun bat Tubos Reunidosen, espedientea negoziatzeko batzarrarekin bat eginez
Langileek 24 orduko geldialdia egingo dute astelehenean zuzendaritzari presioa egin eta enplegu-erregulazioko espedientearen baldintzak hobetze aldera.
Pentsiodunek ez dute trukerako txanpona izan nahi: "Ez dezatela pentsioekin jolastu"
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta, milaka pertsona bildu dira Bilbon eta Donostian egin diren manifestazioetan. Kolektiboak berriro eskatu du gutxieneko pentsioak lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzea, bereziki emakume pentsiodunak "duintasunez bizi daitezen eta hilaren amaierara irits daitezen".
Mercosurren eta EBren arteko akordioaren kontra egin dute ehunka lagunek Gasteizen
Lehen sektoreko kideek, traktore eta guzti, manifestazioa egin dute larunbat honetan Gasteizen, Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko akordioaren aurka eta Euskal Herriaren elikadura-subiranotasunaren alde. Araba Bizirik, Ataca, Bionekazaritza eta UAGA elkarteek deitutako protestan, itun horrek elikagaien osasuna eta segurtasuna arriskuan jarriko dituela salatu dute, "Europan debekatuta dauden pestizida, transgeniko eta osasunerako kaltegarriak diren hormonak erabiltzen dituzten multinazionalei ateak are gehiago irekitzen dizkielako".