Pentsiodunek ez dute trukerako txanpona izan nahi: "Ez dezatela pentsioekin jolastu"
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta, milaka pertsona bildu dira Bilbon eta Donostian egin diren manifestazioetan. Kolektiboak berriro eskatu du gutxieneko pentsioak lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzea, bereziki emakume pentsiodunak "duintasunez bizi daitezen eta hilaren amaierara irits daitezen".
Pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur, larunbata, Bilbon eta Donostian, pentsioekin ez jolastea eskatzeko, Kongresuan "trukerako txanpon gisa" erabiltzen dituztela iritzita. Gainera, pentsioen balioa automatikoki eguneratzea galdegin dute.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta, bostehun pertsona baino gehiago batu dira Bizkaiko hiriburuan, 17:30ean Moyua plazatik abiatu eta Bilboko Kale Nagusia zeharkatu duen manifestazioan.
Pankarta handi baten atzetik egin dute ibilbidea, aurretik txistulariak zituztela, eta "Ez dezatela pentsionekin jolastu" leloa lagun. Ohiko aldarriei "Pentsioaren balioa handitzea betebeharra da" mezua batu diete.
Ildo horretan, euskal pentsiodunak oso haserre agertu dira, bigarren urtez jarraian politikariek "trukerako txanpon gisa" erabili dituztelakoan; izan ere, urtarrilaren 27an, PPk, Voxek eta Juntsek batzen duten gehiengoari esker, 2026rako pentsioen balioa handitzeko lege-dekretua indargabetu zuten.
"Gure pentsioekin ez jolastea eta horien balioa urtez urte handitzea nahi dugu", azaldu du Andrea Uña bozeramaileak.
Era berean, gutxieneko pentsioak lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzeko eskaera berretsi du kolektiboak, bereziki emakume pentsiodunak "duintasunez bizi daitezen, eta hilaren amaierara iristeko aukera izan dezaten".
Azkenik, "bidezkoa den aldarrikapen baten alde borrokatzen" jarraituko dutela ohartarazi dute, "pentsio publikoak eta duinak" lortu arte.
Donostian eguerdian egin dute manifestazioa, eta Gasteizen eta Iruñean astelehenean aterako dira protesta egitera.
Datorren ostegunean, otsailaren 26an, Kongresuko osoko bilkurak pentsioen dekretua bozkatuko du berriro.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.