Talgok inbertsio "handiak" egingo ditu 2027ra bitarte, eta 200 lanpostu sortuko ditu Arabako lantegian
Hala iragarri du Jose Antonio Jainaga konpainiaren presidenteak astelehen honetan. Asmoa da Ribabellosako lantegia indartzea, eta horretarako kontratazioak egingo dituela iragarri du. Erronka berrien artean, berriz, abiadura handiko trenean jarri du azpimarra.
Jose Antonio Jainaga Talgoren presidenteak iragarri du 2027ra bitartean inbertsio industrial "handiak" egingo direla konpainian, eta 200 lanpostu sortuko dituela aurten Talgok Ribabellosan (Araba) duen lantegian.
Presidenteak iragarpen hori eta gaurkotasuneko hainbat gai aztertu ditu Vital Fundazioak Gasteizen antolatu duen Foro Capital izeneko ekitaldian. Nabarmendu du litekeena dela "Talgo azken urteetan Euskadin egin den lankidetza publiko-pribatuaren adibiderik onena izatea". Halaber, proiektua "sustraitzearen aldeko borrokaren adibide" gisa ere nabarmendu du, egoitza nagusia Araban finkatu delako.
Jose Antonio Jainagaren esanetan, "oso lan konplexua" izan da, ia urte eta erdi iraun duena, eta hitzaldian Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren babesa eskertu ditu.
Finantzak bideratzea eta irudia indartzea
Presidentearen arabera, Talgok bideratuko du gaur egun duen finantza egoera “delikatua”, eta "berriz ere eraikiko du” azken urteetan “zikindu den irudi publikoa". Jainagak argi du konpainia lehiakorra dela, baina hobetzeko puntuak azpimarratu ditu, tartean, eskariak garaiz entregatzea. Izan ere, gogoratu behar da Renfek entregak berandu egiteagatik konpainiari zigorra jarri ziola.
Testuinguru horretan, iragarri du 2027aren amaierara bitartean Talgok inbertsio industrial "handiak" eta "kontratazio berriak" egingo dituela, eta aurreratu du enpresak Arabako Ribabellosako herrian duen lantegian 2026an 200 langile inguru kontratatuko dituela.
Abiadura handiko trena: erronkak eta garapenak
Datozen urteetarako "erronken" artean, abiadura handiko trena aipatu du, eta egungo flotaren gabeziak estaltzeko Renfek etorkizunean egingo dituen lizitazioetan parte hartzea eta 2030eko hamarkadarako abiadura handiko tren berri bat diseinatzea aipatu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.