Petronorren instalazioak jarduerari ekin dio berriro, elektrizitate-horniduraren etenaldiaren ostean
"Tximiniek ke beltza bota dezakete batzuetan, baina ez dago kezkatzeko arrazoirik, zuzen funtzionatzen ari direla eta beraien funtzioa betetzen dutela frogatzen du horrek, hain zuzen ere", nabarmendu du konpainiak.
Petronor Muskizko (Bizkaia) findegia "pixkanaka-pixkanaka eta sekuentzialki" martxan jartzen hasi da gaur goizaldetik, igandean izandako hornidura elektrikoaren akatsaren ondoriozko gorabehera amaitu eta unitateak egonkortu ondoren.
Konpainiak ohar batean jakinarazi duenez, abiarazte-sekuentzian ezarritako segurtasun-prozedurei jarraituko zaie, baina ohartarazi du balitekeela "puntualki" tximiniei darien sugarra handitzea.
"Tximiniek ke beltza bota dezakete batzuetan, baina ez dago kezkatzeko arrazoirik, zuzen funtzionatzen ari direla eta beraien funtzioa betetzen dutela frogatzen du horrek, hain zuzen ere", nabarmendu du konpainiak.
Martxan jartzeko fasean, Petronorrek ziurtatu du inguruneko eragina minimizatzeko jarduerak planifikatzen ari direla, eta emisioen jarraipena egiten ari direla atmosferara egiten diren emisioak kontrolatu eta minimizatzeko .
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela