INDUSTRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sidenorreko zuzendari batek bazekien Israelera esportatutako altzairua obusak egiteko zela

Polizia Nazionalak Sidenorren Basauriko egoitzan aurkitutako dokumentu batek informazio hori jasotzen du, Palestinako okupazioaren aurkako elkartasun sareak (RESCOP) elkarteak jakinarazi duenez. 

Registro Sidenor Basauri

Polizia Nazionaleko agenteak Sidenorrek Basaurin duen egoitzan, pasa den otsailaren 10ean. Artxiboko argazkia: EFE

Sidenorrek jakin bazekien Israelgo armagintza enpresei saldutako altzairua obusak egiteko erabiliko zela, RESCOP Palestinako okupazioaren aurkako elkartasun sareak EITBri baieztatu dioenez. 

Informazio hori ageri da, hain zuzen ere, Polizia Nazionalak Sidenorren Basauriko egoitzan egindako miaketan aurkitutako dokumentu batean. Sidenorrek Israelera saldutako altzairuaren harira, Comunitat Palestina de Catalunya elkarteak kereila bat jarri zuen enpresaren aurka eta Auzitegi Nazionalak ikerketa abiatu zuen. 

Zehazki, Sidenorreko zuzendari baten bulegoan aurkitutako dokumentu batean, Israelera 2024 eta 2025 artean egindako altzairu bidalketen zerrenda bat ageri da. 

Hamar herrialdetako hogei armagintza enpresa baino gehiago ageri dira zerrendan, tartean, IMI Systems LTD eta Israel Weapon Industries enpresak.

Itxuraz, Israelera egindako esportazio horiek aurretiazko baimenik gabe eta Espainiako Gobernuari jakinarazi gabe egin ziren. Horrela balitz, kontrabando delitua litzateke RESCOPeko abokatuaren arabera. Testuinguru horretan, elkartea zer egin aztertzen ari da. 

Zure interesekoa izan daiteke

iberdrola-dorrea-bilbao-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iberdrolak errekorra lortu du, 2025ean 6.285 milioiko irabaziak lortu baititu, 14.460 milioiko inbertsioek bultzatuta

Jakinarazitako ustiapeneko emaitza gordina (Ebitda) 16.592,4 milioi eurokoa izan zen, aurreko urtean baino % 1,5 apalagoa. Erresuma Batuan kontagailu adimendunak saltzeagatiko gainbalioa, 2024an Mexikon egindako negozioak ekarritakoa eta Estatu Batuetan igarotako kostuen aintzatespena kenduta, 2025eko Ebitda doitua 15.684,4 milioi eurora iritsi zen, 2024an baino % 3,1 altuagoa, sareen negozioan izandako jarduera onari esker.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X