Akordio industriala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Arrakasta-historio bat" abian, Hithium Nafarroan ezartzeko iragarpenarekin 

Maria Chivitek, Pedro Sanchez Espainiako presidentearekin eta multinazional txinatarreko zuzendariekin batera, atzo Madrilen egindako iragarpena formalizatu du, eta akordioa "zuhurtziaz" lantzen ari direla nabarmendu du, besteak beste, lantegia non kokatuko den erabakitzeke baitago oraindik. Edonola ere, Hithiumek Nafarroa aukeratu izana Nafarroako politikek energiarekin eta enpleguaren sorrerarekin duten apustuaren erakusle da, baita Hithiumek Europara hedatzeko duen nahiarena ere.

18:00 - 20:00

Hithium enpresa txinatarrak eta Nafarroako Gobernuak Nafarroan lantegi bat eraikitzea aurreikusten duen aurreakordioa formalizatu dute gaur goizean Iruñean. BAteriak eta energia biltegiratzeko sistemak fabrikatzen ditu enpresa horrek, eta, 400 milioiko aurreneko inbertsio batekin, abian jartzen da Maria Chivite presidentearen hitzetan "arrakasta-historia bat" izango dena. 

Nafarroako presidenteak, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin eta Txinako multinazionaleko zuzendariekin batera atzo Madrilen egindako iragarpena formalizatu du hala baina akordioa "zuhurtziaz" lantzen ari direla nabarmendu du, besteak beste, lantegia non kokatuko den erabakitzeke baitago oraindik. 

Aldeetako bakoitzak jarriko duen kapital kopurua ere zehazteke dago, izan ere, akordioak Hithium konpainia -arlo horretan Txinan liderra den enpresa eta mundu mailan bigarren garrantzitsuena- eta Sodena enpresa publikoa integratzen ditu, "lankidetza publiko-pribatuan mugarri izango den baterako konpainia berri bat" sortzeko.

Aurreratu izan dutenez, hori bai, lantegia martxan egon liteke 2027an eta 750 lanpostu zuzen inguru sortuko dituela lehen fasean, eta 300 lanpostu gehiago bigarrenean. "Onura nabarmen" horrez gain, Nafarroa "energia garbiak biltegiratu eta sortzeko Europako erreferente" bihurtzeko aukerak emango ditu. 

Horrenbestez, konpainia txinatarrak Nafarroa aukeratu izanak –Euskadi zen beste aukeretako bat– erraztu egiten du Nafarroak eta Espainiak energia arloko politika-komunen apustua bideratzea. "Kapitala eta enplegu zuzena txertatzeaz gain, proiektu hau berrindustrializazio eta espezializazio teknologikoko estrategia zabalago batean txertatzen da", esan du Chivitek.

Lehendakariak azaldu duenez, energia biltegiratzea industria sektore "puntakoa da, trantsizio energetikorako funtsezkoa, eta egonkortasuna ematen die energia berriztagarri kantitate handiko sareei, energia eolikoa eta eguzki energia gordetzea eta behar denean askatzea ahalbidetzen duelako, kostuak eta emisioak murriztuz".

Bere hitzetan, "energia berriztagarriak biltegiratzea gure garaiko erronka teknologiko handienetako bat da, are gehiago tentsio geopolitikoko garaiotan" eta gaineratu duenez, "energia berriztagarria arrazoizko prezioan edukitzeak esponentzialki indartuko du gure lehiakortasuna, produktibitatea eta industria proiektu berriak erakartzeko gaitasuna".

18:00 - 20:00

Wang: "Epe luzerako lehen lankidetza urratsa da"

Hithium konpainiaren aldetik, Hao Wang Inbertsioen zuzendariak "ohoretzat" jo du Iruñean egotea Nafarroarekin Asmoen Gutun hau sinatzeko, "energia berriztagarrien arloan kaudimen frogatua, puntako enpresak eta berme-erakusle den ospe handia dituen eskualdea" baita horren ustez. 

Gaur sinatutako akordioa "Nafarroako Gobernuarekin epe luzerako lehen lankidetza urratsa da", ziurtatu du Wangek, eta azpimarratu du "nazioarteko berrikuntzak tokiko bikaintasun teknologikoarekin bat egiten duenean, sistema osoa indartzeko aurreranzko bidea" ezartzen dela.

"Inbertsio handiak erakartzeko eduki behar dugun potentziala daukagu", esan du Mikel Irujo Industria kontseilariak, eta izapideak itxita ez daudela azpimarratu arren, lortutakoa Nafarroan azken hilabeteetan egon den "taldeen koordinazioari, profesionalizazioari eta aurretik zehaztutako estrategiari eta ikuspegiari" esker lortu dela nabarmendu du. 

 

Wu, Chivite eta Irujo, gaur goizean.

Irujo: "Nafarroako gizarte osoaren lorpen kolektiboa da"

"Inbertsio handiak erakartzeko eduki behar dugun potentziala daukagu", esan du Mikel Irujo Industria kontseilariak, eta izapideak itxita ez daudela azpimarratu arren, lortutakoa Nafarroan azken hilabeteetan egon den "taldeen koordinazioari, profesionalizazioari eta aurretik zehaztutako estrategiari eta ikuspegiari" esker lortu dela nabarmendu du. 

Hala, Hithiumekin harremanetan hiru urte daramatzatela azaldu du, eta ordutik izandako elkarrizketa eta bidaien inguruan hitz egin du. "Nafarroak oso ondo egin du lan hori" esan du Irujok, inbertsio hori erakartzeko Euskadirekin zuen hasierako lehiari buruz galdetu diotenean.

Nolanahi ere, Gobernuaren lana alde batera utzita, enpresa txinatar honek Nafarroa hautatu izana "gure Lanbide Heziketako zentroek, unibertsitateek, zentro teknologikoek, gure enpresek eta, batez ere, horren guztiaren atzean dauden pertsonek egunero egiten duten lanaren emaitza da. Nafarroako gizarte osoaren lorpen kolektiboa da", azpimarratu du.

Hithiumi "ez zitzaizkion EAEn eskainitako kokapenak gustatu"

Hithiumek Nafarroan instalatzeko asmoa duela iragarri da, iazko maiatzean Hithiumek Eusko Jaurlaritzarekin aurreakordio bat sinatu zuen arren energia biltegiratzeko sistema egonkorrak EAEn fabrikatzeko, "erreferentziazko bazkide industrial batekin" eta euskal zentro teknologikoen babesarekin lankidetzan.

Nafarroako kokapena oraindik zehaztu gabe dagoen arren, badirudi "lagunduriko" eremu batean instalatuko dela, eta, horri esker, aurreikusitako inbertsioaren % 20rainoko laguntza publikoak jaso ahal izango ditu.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko iturriek azaldu dutenez, konpainiari "lagunduriko" kokalekuak eskaini zizkioten eurek ere, laguntza publikoak % 20koak izatea ahalbidetuko luketenak, bai eta beste kokapen batzuk ere, eremu berezi hori gisa katalogatuta ez bazeuden ere, laguntzak % 15era artekoak izatea ekarriko zutenak.

Hala ere, iturri berdinek azaldu dutenez, enpresa txinatarrari "ez zaizkion gustatu Euskadin esnakini zitzaizkien kokapenak" eta, azkenean, Nafarroan instalatzea erabaki du, non 20 milioi euro gehiago jaso ahal izango dituen laguntza publikoetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X