Trenbide-industria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Talgok 200 langile kontratatzeko prozesua abiatu du Araban

Erdi-mailako edo goi-mailako profil industrialeko langileak eta ingeniariak kontratatuko ditu enpresak. Egun 700 behargin inguru dituen Ribabellosako lantegiaren gaitasun industriala handitu nahi dute, sei mila milioi euroko eskaera-zorroari aurre egiteko.

Talgo-fabrica-eitb

Talgoren lantegia, Ribabellosan (Araba). Argazkia: Orain

Talgok 200 langile kontratatzeko hautaketa-prozesua hasi du enpresaren lantegi nagusian, Ribabellosan (Araba), euskal enpresako iturriek jakitera eman dutenez.

200 behargin horiek kontratatuko zituela joan den hilean iragarri zuen Talgoren presidente Jose Antonio Jainagak. Izan ere, Talgok 53 profesional kualifikatu kontratatu ditu urteko lehen bi hilabeteetan.

Ribabellosako lantegiaren industria-gaitasuna handitzea da helburua —taldeko handiena da eta, 700 langile inguru ditu gaur egun—, eskaera-zorroari aurre egiteko: sei mila milioi euro, guztira.

Enpresak azpimarratu duenez, horrek "ez dio produkzioaren behar puntual bati soilik erantzuten, baizik eta egiturazko estrategia bati, industria sektoreko talentua indartzea eta hazkunde iraunkorra bermatzea helburuarekin, konpainiak datozen urteetan gauzatuko dituen proiektu nagusiak garatzeko aukera izan dezan ".

Konpainiak ez ditu soilik sektorean esperientzia duten profesionalak bilatzen; 200 lanpostu horiek beste eskualde batzuetako langileei, trenbide-sektorearekin zerikusirik ez duten industria-profesionalei eta praktiketako lanbide-heziketako ikasleei ere daude zuzenduta.

Profil industrialen bila dabil (mekanika, soldadura, elektrizitatea, ingeniariak, erdi-mailako edo goi-mailako profesionalak), baina baita profil espezializatu eta teknikokoak ere. Izan ere, kontratatuko direnen % 5 (10 lagun) industria espezialitateko ingeniariak izango dira.

Langileak kontratatzeaz gain, Talgok 100 milioi euro inbertituko ditu aurten, eta beste horrenbeste datorren urtean, lantegia modernizatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Wu-chivite-irujo-hithium
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Arrakasta-historio bat" abian, Hithium Nafarroan ezartzeko iragarpenarekin 

Maria Chivitek, Pedro Sanchez Espainiako presidentearekin eta multinazional txinatarreko zuzendariekin batera, atzo Madrilen egindako iragarpena formalizatu du, eta akordioa "zuhurtziaz" lantzen ari direla nabarmendu du, besteak beste, lantegia non kokatuko den erabakitzeke baitago oraindik. Edonola ere, Hithiumek Nafarroa aukeratu izana Nafarroako politikek energiarekin eta enpleguaren sorrerarekin duten apustuaren erakusle da, baita Hithiumek Europara hedatzeko duen nahiarena ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X