TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Tubos Reunidoseko enplegu espedientearen bozketa, Mojtaba Khameneiren lehen mezua eta Pradalesek Sanchezi bidalitako gutuna

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Tubos Reunidoseko langileen protesta Bilbon
Tubos Reunidoseko langileen protesta Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko martxoaren 13an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Tubos Reunidoseko enplegu espedientearen bozketaGaurkoa egun erabakigarria izango da Tubos Reunidosen etorkizunarentzat. Tubos Reunidosen lan erregulazio espedientea negoziatzeko kontsulta epearen azken bilera egingo dute, 10:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta ezustekorik ezean, langileen ordezkarien gehiengoak ezezkoa emango die 301 langile kaleratzeko zuzendaritzak egindako proposamenari. 

- Mojtaba Khameneiren lehen mezua: Mojtaba Khamenei Irango lider gorenak mendekua agindu eta Ormuzko itsasarteak itxita jarraituko duela iragarri du kargua hartu duenetik eskainitako lehen mezuan. 

- Pradalesek Sanchezi bidalitako gutunaImanol Pradales lehendakariak gutun bat bidali dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, Ekialde Hurbileko gerrak euskal enpresetan eta familietan izan duen kaltea arintzeko hamar neurri proposatuz.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos Trapagarango langileak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosen aferak barne-krisia eragin du ELAn, eta Trapagarango afiliatuek baztertuta daudela adierazi dute

Trapagarango lantegiko ELAko ordezkariek afiliazio ia osoaren babesa jaso dute; % 94ko aldeko boto eskuratuta. Sindikatuak, bere aldetik, ohar bat argitaratu du esanez, ez duela onartuko bere izenean "langile batzuek erabakitzea beste batzuk direla kaleratuak". Enpresaren "tentazioan erortzea gizatiarra" dela adierazi du, baina "sindikalki onartezina" dela berretsi du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X