Medikuek bigarren greba astea hasiko dute bihar, estatutu propioa eskatzeko
Horien ordezkarien arabera, otsailean lanuzteak izan zirenetik "ez da harreman formalik izan" greba batzordearen eta Espainiako Osasun Ministerioaren artean.
Astelehen honetatik aurrera, Espainiako Estatuko mediku eta fakultatiboek astebeteko greba egingo dute, bigarrena Osasun Ministerioaren eta hainbat sindikaturen artean adostutako estatutu markoaren aurka agertzeko eta kolektiboaren berezitasunak aintzat hartuko dituen testu propioa eskatzeko.
Grebak ostiralera arte iraungo du, Medikuen Sindikatuen Espainiako Konfederazioak (CESM), Andaluziako Medikuen Sindikatuak (SMA), Metges de Catalunyak (MC), Madrilgo Medikuen eta Goi Mailako Tituludunen Elkarteak (AMYTS), Euskadiko Medikuen Sindikatuak (SME) eta Galiziako Mediku Independenteen Sindikatuak (O'MEGA) osatutako greba batzordeak iragarri duenez.
Otsailean lanuztea egin zutenetik, "ez da harreman formalik izan" greba batzordearen eta Osasun Ministerioaren artean, batzordeak berak adierazi duenez. Osasun Ministerioaren aldetik, Monica Garcia ministroa behin baino gehiagotan zuzendu zaie sindikatuei hedabideei egindako adierazpenen bidez, eta martxoaren 4an Mediku Lanbidearen Foroarekin egindako "akordio" baten bidez gatazka "bideratzen" saiatu dira.
Greba Batzordeak iragarria zuen grebari eutsiko ziotela, Ministerioa beraiekin bildu ezean. Monica Garciaren hitzetan, Mediku Lanbidearen Foroarekin lortutako akordioak erakunde horien "ezagutza eta parte-hartzea" du, eta "elkarrizketari eusteko, greba saihesteko eta gatazka deseskalatzeko aukera ematen du", medikuen ezinegona eragiten duten eskaera nagusietan sakontzen duelako.
Hala ere, greba batzordeak bere erantzunean esan duenez, "ez dago akordiorik, proposamen bat besterik ez da", eta, nolanahi ere, onartu izan balitz ere, "ez luke balio juridikorik izango", Mediku Lanbidearen Foroak ez baitu eskumenik lan-negoziazioaren arloan, eta akordioa batzordearekin bakarrik egin daitekeelako.
Horrela, medikuen sindikatuek mobilizazioei ekingo diete berriro, mediku eta fakultatibo profesionalen "prestakuntza, jarduera eta erantzukizun baldintza bereziak" aitortzen dituen testu propio bat eskatzeko. Osasun Ministerioak errefusatu egin du aukera hori, "kohesioa hautsi eta desberdintasunak sortuko lituzkeelako" Osasun Sistema Nazionalean.
Urtarrilaren 26an, Osasun Ministerioak eta SATSE-FSES, FSS-CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek iragarri zuten akordio bat lortu zutela estatutu markoaren lege-aurreproiektuaren testua onartzeko. Orain, Ministroen Kontseilutik igaro, eta Parlamentuan bideratu beharko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Petrolioaren erosketa kostuak bikoiztu diren honetan, gasolindegietako jabeek zergak jaisteko eskatzen dute
Alaitz Goñi Getxogas gasolindegiko jabearekin izan da ETB, petrolioaren kostuaren gorakadak euren jardunean izan duen eragina aztertzeko. Bizkaian %25 jaitsi omen da bezeroen mugimendua prezioen igoeragatik eta zergak jaisteko eskatzen diote Espainiako Gobernuari.
Ekialde Hurbileko gerrak eragina izango du Bilboko Portuan, baina aukera ere bihur liteke
Arku Atlantikoko portu komertzial handiena da Bilboko Portua, trafikoari, azpiegiturei eta ematen dituen zerbitzuei dagokienez. Azken zabalkundea 2027ko lehen hiruhilekoan burutuko du, kai-mutur nagusiko lanak amaitzen direnean.
ELAren arabera, Trapagarango Tubos Reunidoseko delegatuek "jada ez dute sindikatua ordezkatzen"
Amurrioko eta Trapagarango lantegietan ordezkaritza duten sindikatuek erreakzio ezberdinak izan dituzte enplegu-erregulazoko espedientea atzera bota ondoren. ELA eta LAB langileekin harro agertu dira, eta borrokan jarraitzen dutela adierazi dute, "enplegua defendatuz". CCOO sindikatuaren hitzetan, "ziurgabetasuna" zabaldu da, eta UGTren esanetan, berriz, euren delegatuek "era kontsekuentean" jokatu dute.
Tubos Reunidosek esan du enplegu-erregulazioko espedientea ezarri behar duela, eta etorkizuna zalantzaz beteta dagoela
Enpresako zuzendaritzak aukera guztiak aztertuko ditu, eta datozen egunotan jakinaraziko die bere erabakia negoziazio batzordeari eta lan agintaritzari. Ez da baztertzen enpresak hartzekodunen konkurtsoa eskatzea.
Martxoaren 17ko greba orokorra "arrakastatsua" izatea aurreikusten dute sindikatu deitzaileek
ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek adierazi dutenez, grebaren aldeko atxikimendua "oso zabala" izaten ari da eta dagoeneko 1.750 enpresatako lan batzordeek eta ehunka gizarte eragilek egin dute bat 24 orduko lanuztearekin.
Akordiorik gabe amaitu dute Tubos Reunidoseko lan-erregulazioko espedientearen negoziazioa
Kontsulten epea akordiorik gabe amaitu ostean, Tubos Reunidoseko zuzendaritzak esan du iragarritako 301 kaleratzeak gauzatuko dituela Amurrioko eta Trapagarango lantegietan.
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute Bilbon, enplegu-erregulazioaren gaineko azken bilera egiten ari zirenean
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko Euskalduna Jauregiaren atarian, enpresa batzordeko ordezkariak eta zuzendaritza lan-erregulazioko espedientea negoziatzeko kontsulta-epearen azken bilera egiten ari ziren bitartean.
Jauregik galdetu du ea nor ausartzen den Tubos Reunidosen inbertitzera
Radio Euskadin gaur egindako elkarrizketan, Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak galdetu du ea nor ausartzen den Tubos Reunidosen inbertitzera, pilatutako zorraz gain, orain Ekialde Hurbileko gerraren ondorioek ere jo baitute. Sailburuaren hitzetan, horrek "shock bikoitza" eragin du euskal industrian; izan ere, Trumpen administrazioaren muga-zergen ostean, AEBk Iranen aurka hasitako gerrak eragina izan du energia, logistika eta merkatuen galeraren alorrean.
Arrautzak % 30 garestitu dira urtebetean, eta fruta, % 6 hilabetean
Elikagaien prezioak mantendu egin ziren otsailean, baina arrautzak eta fruta garestitu egin ziren. Erosketa-saskiak igoerak izan zituen hileko zein urteko datuak kontuan hartuta, eta tentsioa dago oinarrizko hainbat produktutan.