Brent petrolio gordinaren prezioak 105 dolarren langa gainditu du
Iranen aurka AEBk eta Israelek egindako erasoaren aurretik, petrolio upelak 72 dolar balio zituen. Gainera, gas naturalaren prezioa % 2 baino gehiago igo da, eta megawatt orduko 52 eurotik gorakoa da jada. Aliatuek Ormuzeko itsasartea berriz irekitzen laguntzen ez badute, NATOk "etorkizun txarra" izango duela ohartarazi du AEBko presidenteak.
Europan errefrentziazkoa den Brent petrolioaren prezioa % 2 baino gehiago igo da astelehen honetako 08:22an, eta 105 dolarretik gora kotizatu du Europan Burtsak ireki baino lehen, AEBek eta Israelek Irani eraso aurretik zuten 72 dolarren langatik oso gora.
Bestalde, AEBetan erreferentzia den West Texas Intermediate (WTI) petrolio upela % 1,7 igo da, 98,57 dolarreraino upeleko.
Astelehen honetan, Brentaren prezioa 106 dolarretik gora kotizatu du, baina ondoren 105 dolarrera jaitsi da. Hala ere, 106 dolarretik oso gertu dago.
Gainera, gas naturalaren prezioa % 2 baino gehiago igo da, eta megawatt orduko 52 eurotik gorakoa da jada.
Donald Trump AEBko presidenteak igande honetan ohartarazi duenez, Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeari (NATO) "oso etorkizun txarra" ekarriko dio aliatuek Ormuzeko itsasartea berriz irekitzen laguntzen ez badute. Izan ere, nazioarteko petrolio merkataritzaren gune estrategikoa da, eta Irango Armadak blokeatuta dauka, Washingtonek eta Israelek Iranen aurka otsailaren 28an egindako erasoaldiari erantzuteko.
"Itsasarteari etekina ateratzen diotenek han ezer txarrik ez gertatzea bermatzen laguntzea logikoa da", esan du agintari estatubatuarrak 'Financial Times' egunkari britainiarrean egindako elkarrizketa batean. Horregatik guztiagatik, horien "erantzunik ez badago" edo erantzuna "negatiboa" bada, NATOren etorkizuna "oso txarra" izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Greba mugagabea hasi dute Tubos Reunidosek Amurrion duen lantegian, lan-erregulazioko espedientearen aurka
Langile talde batek piketea osatu du lantegiaren atarian. Sindikatuen arabera, grebaren jarraipena erabatekoa izaten ari da, eta soilik zerbitzu minimoetako beharginak joan dira lanera.
Medikuek bigarren greba astea hasi dute, estatutu propioa eskatzeko
Horien ordezkarien arabera, otsailean lanuzteak izan zirenetik "ez da harreman formalik izan" greba batzordearen eta Espainiako Osasun Ministerioaren artean.
Etxeko langileek bat egingo dute astearteko grebarekin, beren lan-baldintzak hobetzearen alde
Greba eskubidea bermatuta ez duten arren, etxeko langileen kolektiboek bat egingo dute astearteko mobilizazioekin. Grebarekin bat datozela adierazteko, besoko laranja bat eramango dute egun horretan, lanean dauden bitartean.
Greba mugagabea hasiko dute igande honetan Amurrioko Tubos Reunidos lantegian
Gaueko txandan hasiko da greba (22:00etan), baina aldez aurretik lau orduko lanuztea deituta dagoenez; benetan, 18:00etatik aurrera hasiko dira lanuzteak.
Petrolioaren erosketa kostuak bikoiztu diren honetan, gasolindegietako jabeek zergak jaisteko eskatzen dute
Alaitz Goñi Getxogas gasolindegiko jabearekin izan da ETB, petrolioaren kostuaren gorakadak euren jardunean izan duen eragina aztertzeko. Bizkaian %25 jaitsi omen da bezeroen mugimendua prezioen igoeragatik eta zergak jaisteko eskatzen diote Espainiako Gobernuari.
Ekialde Hurbileko gerrak eragina izango du Bilboko Portuan, baina aukera ere bihur liteke
Arku Atlantikoko portu komertzial handiena da Bilboko Portua, trafikoari, azpiegiturei eta ematen dituen zerbitzuei dagokienez. Azken zabalkundea 2027ko lehen hiruhilekoan burutuko du, kai-mutur nagusiko lanak amaitzen direnean.
ELAren arabera, Trapagarango Tubos Reunidoseko delegatuek "jada ez dute sindikatua ordezkatzen"
Amurrioko eta Trapagarango lantegietan ordezkaritza duten sindikatuek erreakzio ezberdinak izan dituzte enplegu-erregulazoko espedientea atzera bota ondoren. ELA eta LAB langileekin harro agertu dira, eta borrokan jarraitzen dutela adierazi dute, "enplegua defendatuz". CCOO sindikatuaren hitzetan, "ziurgabetasuna" zabaldu da, eta UGTren esanetan, berriz, euren delegatuek "era kontsekuentean" jokatu dute.
Tubos Reunidosek esan du enplegu-erregulazioko espedientea ezarri behar duela, eta etorkizuna zalantzaz beteta dagoela
Enpresako zuzendaritzak aukera guztiak aztertuko ditu, eta datozen egunotan jakinaraziko die bere erabakia negoziazio batzordeari eta lan agintaritzari. Ez da baztertzen enpresak hartzekodunen konkurtsoa eskatzea.
Martxoaren 17ko greba orokorra "arrakastatsua" izatea aurreikusten dute sindikatu deitzaileek
ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek adierazi dutenez, grebaren aldeko atxikimendua "oso zabala" izaten ari da eta dagoeneko 1.750 enpresatako lan batzordeek eta ehunka gizarte eragilek egin dute bat 24 orduko lanuztearekin.