ARRANTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Angularen arrantza kanpainak bertan behera jarraitzea berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak

Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziearen egoera kritikoa egiaztatu ondoren.

Pesca de angulas
Angularen arrantza, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB

2025-2026 denboraldiko angula kanpainak bertan behera jarraituko du, EAEko Justizia Auzitegi Gorenak atzera bota baitu erabaki hori baliogabetzeko arrantzale batek egindako eskaria

Iazko azaroan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, kanpaina bertan behera uzteko dekretuaespeziearen egoera kritikoa baieztatzen zuten txostenak oinarri hartuta. Erabaki horren aurka, Justizia Auzitegi Gorenera jo zuen herritar batek, etenaldia baliogabe uztea eskatuz, kautelazko neurri baten bidez, baina gaia aztertu duen epaileak ez du aintzat hartu eskaera. Iritzi dio espeziearen kontserbazioa lehenetsi behar dela, arrantzaleen interes ekonomiko pribatuen gainetik. 

Bere helegitean, arrantzaleak argudiatu zuen Administrazioak ez duela kontuan hartu kanpaina eteteak sektorean eragingo zuen kalte ekonomikoa. "Urte osoko etekina galtzea ekarriko du kanpaina bertan behera uzteak, eta ezinezkoa da hori errekuperatzea, behin denboraldia igarota", adierazi zuen. 

Horrez gain, Jaurlaritzari egotzi zion erabakia alde bakarrez eta Kantauri isurialdeko gainerako erkidegoekin "koordinatu gabe" hartu izana. Azken horietan angula arrantza baimenduta dagoela gogoratu zuen. 

Arrazoi horiek "interesatutzat" jo zituen Gasteizko Gobernuak, eta berretsi zuen interes orokorra norbanakoen interesaren gainetik jarri behar dela. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X