ERTZAINTZAREN HAUTESKUNDE SINDIKALAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera

Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak. 

Joseba Saralegi Euspel Ertzaintza
Joseba Saralegi, Euspeleko ordezkaria

Ertzaintzako hauteskunde sindikalak egin eta biharamunean, Ertzaintzako gatazka berriro piztu dela esan du hauteskundeak irabazi dituen Joseba Saralegi Euspel sindikatuko ordezkariak. Euspelek 1.732 boto eta 20 delegatu lortu ditu, hirugarren indarra izatetik lehengo indarra izatera igarota.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Saralegik argi utzi nahi izan du Euspelen jarduna ez dela aldatuko lehen indarra izateagatik, eta afiliatuekin 24 orduko komunikazioa, naturaltasuna, gertutasuna eta sinpletasuna izaten jarraituko dutela nabarmendu du. 

Nolanahi ere, Euspel mahaian eseri eta negoziatzeko prest dagoela ziurtatu du Saralegik. "Desorekak konpontzen saiatuko gara, baina ez dugu gure jarrera aldatuko", gaineratu du.

Bestalde, Saralegik adierazi du atzo Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordeak deitu ziola Bingen Zupiria sailburuaren izenean zorionak emateko. “Segurtasun Sailak ezustekoa jaso duela uste dut, shock egoeran daude. Egun batetik bestera gatazka piztu da berriro", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X