EROSKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iñigo Ucin izango da Ayesa Digitalen presidente ez exekutibo berria

Erantzukizun hori hartuko du Ibermatica zena Euskadira itzultzen denean hasiko den etapa berrian. Ibermatica astearte honetan sartuko da ofizialki Ayesa Digitalen.

inigo ucin mcc presidente
Iñigo Ucin, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB

Iñigo Ucin Mondragonen presidente ohia Ayesa Digitalen presidente ez exekutibo izendatuko dute datorren asteartean, konpainiaren erosketa ofizial egiten denean, erabaki horren berri izan duten iturriek baieztatu dutenez.

Ucinek bere gain hartuko du ardura hori, Ibermatica zena Ayesa Digitalen sartzen denean hasiko den etapa berrian.

Astearte honetan egingo dute ofizial erosketa, eta Ucin izango da Ayesa berriaren presidente ez exekutiboa. Iñigo Ucin Mondragon Korporazioaren presidente izan zen 2024ko abuztuaren 1era arte, Pello Rodriguezek ordezkatu zuen arte, eta erretiroa hartu zuen 8 urtez Korporazioko Kontseilu Nagusiko presidente izan ondoren.

Eusko Jaurlaritzak, BBKk, Kutxabankek (Indarren bidez) eta Tekneik 2025eko azken egunean erosi zuten Ayesa Digital., 480 milioi euroren truke. Ibermatica zenaren barruan zegoen Ayesa Digital, eta zerbitzu digitalak eta goi mailako baliabide teknologikoak eskaintzen ditu.

Asteartean erosiko diote ofizialki Ayesa IT A&M Capital Europeri eta Manzanares familiari. Vital Fundazioak parte hartuko du operazioan, baina azkenean Kutxak erosketaren parte ez izatea erabaki zuen.

Hori horrela, lehengo Ibermatica zenaren erabakigunea Euskal Herrira itzuliko da, Donostiara, hain zuzen ere.

Ucinekin batera, Manu Baraza Ayesa Digitaleko kontseilari delegatua izango da. Erosle berriek enpresa "Europa maila zerbitzu digitalen hornitzaile nagusietako bat" izatea espero dute.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X