EROSKETA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosteko operazioa itxi du, 480 milioi euroren truke

Operazioaren ondorioz, Ibermatica zenaren erabaki zentroa Euskadira itzuliko da. Transakzioa datozen hilabeteetan itxiko dute, agintari eskudunen onespena lortu ondoren. 

Iragarkia
Mikel Jauregi sailburua Ayesa erosketa akordioa
18:00 - 20:00

Eusko Jaurlaritza (Finkatuz funtsaren bidez), BBK fundazioa, Kutxabank eta Teknei (bazkide teknologikoa) barne hartzen dituen euskal kontsortzioak Ayesa Digital erosteko operazioa itxi du, azkenean, 480 milioi euroren truke. 

Azken unea itxi da operazioa, pasa den gauerdian erosketa gauzatzeko ezarritako epea amaitu baino lehen. Gauzak horrela, Ibermatica (euskal teknologia sektorearen ikurretako bat ) zenaren erabaki zentroa Euskadira itzuliko da. 

Erosketa operazioa datozen hilabeteetan behin betiko itxiko dute, agintari eskudunen onespena lortu ondoren. Tarte horretan, bazkide berriak batu daitezke kontsortziora. Esaterako, Vital Fundazioa proiektuan sartzea aztertzen ari da. 

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak Ayesa erosteko nabarmendu du: "Hemen, Donostian, jaiotako enpresa bat etxera itzuliko da". Jauregiren esanetan, akordioari esker "erabakiak hemen hartuko dira, epe luzeko akzionistekin eta etorkizuneko hazkunde industriala bultzatuko dutenak". 

Sailburuak azaldu duenez, "akordio honek lasaitasuna ematen die Ayesa Digitaleko 2.000 langile baino gehiagori Euskadin".

"Ayesa Digital gure herriarentzat estrategikoa den enpresa bat da etorkizuneko sektore batean. Guztiz beharrezkoa da gure industriari eraldaketa digitalean laguntzeko eta horrela, lehiakortasunean irabazteko", azpimarratu du. 

Ayesa Digital

Ayesa Digital konpainiak Ibermatica, M2C, Proxya eta Emergya barne hartzen ditu, eta 2.000 langile baino gehiago ditu Euskal Autonomia Erkidegoan

2022tik Ayesa Digitalek hirukoiztu egin du bere fakturazioa eta 569 milioi eurotik gorakoa da. 

Euskadin ez ezik, Espainiako estatuan, Erresuma Batuan, Estatu Batuetan eta Latinoamerikako hainbat merkatutan presentzia du. 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X