EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkin bidaiak saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardueren dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Dan Jorgensen, Energia komisarioa, gaur Bruselan. Argazkia: EFE
Europako Batzordeak mezu argia igorri die 27 estatukideei: ezinbestekoa da erregaia aurrezteko neurriak ezartzea, energia eskaria murrizteko, Ekialde Hurbileko gatazkak eragindako energia krisiak luze jotzea aurreikusten baita.
Dar Jorgensen EBko Energia komisarioak egin du ohartarazpena, estatuetako energia arduradunekin izan duen bileraren ostean. Haren hitzetan, "bakea bihar iritsiko balitz ere", energia hornidura ez da bere onera etorriko epe laburrean. "Gerraren ondorioz, eskualdeko azpiegitura energetikoa asko hondatu da, eta hondatzen jarraituko du", gaineratu du.
Komisarioak aurreratu du neurri-sorta bat ari dela prestatzen Brusela, "familiak eta enpresak babesteko", eta eperik zehaztu ez badu ere, "laster" aurkeztuko dituztela neurriok ziurtatu du. Egoera "oso aldakorra" dela eta "malgutasunez" jokatuko dutela ere adierazi du. "Prest gaude behar denean neurriak proposatzeko".
Agertoki horren aurrean, estatukideei esan die "ahal duten guztia" egiteko, erregaia aurrezteko, batez ere, petroliotik eratorritakoa. Zentzu horretan, Energiaren Nazioarteko Agentziaren plana aintzat hartzea eta bertan jasota dauden hamar neurriak ezartzea proposatu die Jorgensenek gobernuburuei. Besteak beste, telelana sustatzea, errepideetan abiadura mugak murriztea, garraio publikoaren erabilera bultzatzea eta, aukera dagoenean, hegazkin bidaiak saihestea proposatzen du plan horrek.
Asmoa ez da, zehaztu duenez, estatu guztietan neurri berberak ezartzea. Toki bakoitzean, egoeraren arabera, erabaki jakin batzuk hartu beharko direla azaldu du, eta horregatik, gobernuei eskatu die bakoitzak bere herrialdearen egoera aztertu dezala, zein neurri hartu adosteko.
Irango gerra lehertu zenetik, gasaren prezioa oro har % 70 garestitu dela jakinarazi du, eta petrolioarena, % 60. Ondorioz, hilabete eskasean EBren energia fakturak 14.000 milioi euro egin du gora.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal partzuergoak Ayesa Digitalen erosketa itxi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo gisa eta Manuel Baraza kontseilari delegatu bezala sartuko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zaharra erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handienaren ondoren
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.
Satlantisek Lurra behatzeko bere bosgarren satelitea bidali du espaziora
Vandenbergeko (Kalifornia, AEB) Espazio Gunetik egin dute bidalketa, Euskal Herrian 13:07ak zirenean. Bizkaiko enpresak garatutako bereizmen handiko bi kamera daramatza sateliteak.
CAFek 300 milioitik gorako kontratua eskuratu du Serbian eta 30 tren egingo ditu Belgraderako
Unitateak eraikitzeaz gainera, lehen bi urteetako mantentze-lanak ere bere gain hartuko ditu. Serbian lortzen duen bigarren kontratua da.
Ekipaje zerbitzuko langileen greba 90 minuturainoko atzerapenak eragiten ari da Bilboko aireportuan astelehen honetan
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzu batzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
ELAk helegitea aurkeztuko du Tubos Reunidosen erregulazio txostenaren aurka, eta altzairutegiko eta logistika eremuko mantentze-lanei eustea eskatu du
Zentral abertzaleak zalantzan jarri ditu joan den ostiralean enpresak argitaratutako 2025eko emaitzak, "2024koa baino fakturazio nabarmen handiagoa erregistratu arren, aitortutako galerak hasieran jakinarazitakoak baino handiagoak direlako". ELAk adierazi duenez, "litekeena da zuzendaritzak kontabilitate ingeniaritza modu interesatuan erabili izana", eta zalantzan jarri du haren sinesgarritasuna.
Jaurlaritzaren arabera, EAEko ekonomia % 1,9 haziko da 2026an, aurreikusi bezala
Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak esab duenez, "egoera kezkatzeko modukoa da, baina ez gaitezen alarmismoan erori; konfia dezagun".