LAN GATAZKA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berako Arcelorreko beharginek salatu dute lantegiko mediku-arreta kaskartzen ari dela

ELA sindikatuak salatu du, besteak beste, istripua izan duten langileak —baita lesio larriak dituztenak ere— birkokatu egiten dituztela, dagokien baja medikoa eman beharrean. Hori dela eta, ostegunero lanuzteak egingo dituzte, osasasun arreta kaskartu egin dela salatzeko.

Berako ArcelorMittal lantegiko langileak, protestan. ELA sindikatua

ArcelorMittalek Beran duen beharlekuko langileek elkarretaratzea egin dute, ostegun honetan, salatzeko enpresak ez dituela "azken hitzarmeneko akordioak errespetatzen”; izan ere, laneko osasunaz arduratzen den mutuarekin batera, enpresako langileen "osasun arreta hondatzen" ari da enpresa.

Ohar baten bidez, ELA sindikatuak kritikatu du langile asko beste sekzio batzuetara eraman dituztela, "lan istripua izan ondoren, eta 15 puntuko zauria izanda ere, baja eman beharrean".

Gainera, zuzendaritzak "alde bakarrez erabaki du asteburuetan jangela eta ogitarteko zerbitzuak mugatzea", sindikatuak adierazi duenez.

Argudiatu duenez, "badirudi zuzendaritzak ez duela arazo horien aurrean ados jartzeko behar besteko sentsibilizaziorik”, eta “kaleratzeekin eta itxierarekin mehatxu ere egiten die".

Horregatik guztiagatik, enpresak jarrera aldatu ezean, langileek txanda bakoitzeko 2 orduko lanuzteak deitu dituzte, ostegunero.

ELAk eskatzen du kaltetutako kasuak berehala berrikus ditzatela, osasuna produkzioaren gainetik jartzeko bermeak, lan-agintariek esku hartzea eta murriztutako zerbitzuak berrezartzea.

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 17/03/2026.- Médicos se han manifestado este martes frente al Hospital Donostia durante la huelga general convocada por ELA, LAB y otros sindicatos vascos, en demanda de un salario mínimo interprofesional (SMI) propio. EFE/ Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen sindikatuek bitartekotzari uko egin diote eta Osasun Ministerioarekin zuten bilera bertan behera gelditu da

Joan den martxoaren 27an, sindikatuei Pazienteen Erakundeen Plataformaren bitartekaritza proposatzea erabaki zuten Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan. Sindikatuak ez daude ados, plataforma ez delako "neutrala, ezta lan kontuetan aditua ere”. Bi aldeek bilera gehiago egingo dituztela adostu dute, baina, bien bitartean, apirilaren 27ko asterako aurreikusitako grebari eutsiko diote medikuek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X