Zergak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argiaren eta gasaren BEZaren murrizketa bertan behera geratuko da ekainaren 1ean, eta % 21era itzuliko da, prezioek behera egin baitute

Erregaien (gasolinak, gasolioak eta bioerregaiak, eta profesionalentzako gasolio itzulketa partziala) eta hidrokarburoen gaineko zergaren tasa murriztuak ekainaren 30era arte egongo dira indarrean, apirilean produktu horietarako inflazioa Gobernuak ezarritako % 15eko atalasetik gora baitago.

lampara argia argindarra

Elektrizitatearen, gas naturalaren, briketen, peleten eta egurraren BEZa % 10 murriztutik % 21era igoko da ekainaren 1ean, apirilean hornidura horien kontsumo prezioek behera egin baitute, Ekonomia Ministerioak ostegun honetan jakitera eman duenez.

"Elektrizitatearen eta gas naturalaren prezioen jaitsierak aukera ematen du elektrizitatearen eta BEZ bereziaren gaineko neurriak desaktibatzen hasteko", dio Ministerioaren komunikatuak. Era berean, elektrizitatearen gaineko zergaren beherapena ere lehengoratu egingo dute, eta ekainaren 1ean % 0,5etik ohiko % 5era pasatuko da.

Hala ere, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergak etenda jarraituko du ekainaren 30era arte, baita gainerako neurri sektorialek ere, hala nola nekazari eta garraiolarientzako laguntzak, eta bonu sozial elektrikoaren deskontu indartuak (% 42,5ekoa kontsumitzaile kalteberentzat eta % 57,5ekoa kaltebera larrientzat).

Joan den martxoaren 20an Ministroen Kontseiluaren ezohiko bileran onartu zen dektretuak, Iranen aurkako gerrari erantzuteko plana jasotzen zuena, beherapen fiskala apirilerako eta maiatzerako bermatzen zituen, baina ekainetik aurrera desaktibatzea aurreikusten zuen, prezioen bilakaeraren arabera.

Erregaien BEZa % 10ean, ekainaren 30era arte

Erregaien (gasolinak, gasolioak eta bioerregaiak, eta profesionalentzako gasolio-itzulketa partziala) eta hidrokarburoen gaineko zergaren tasa murriztuak ekainaren 30era arte egongo dira indarrean, apirilean produktu horietarako inflazioa Gobernuak ezarritako % 15eko atalasetik gora baitago.

Ekonomia Ministerioak adierazi du erregaiek gorantza jarraitzen dutela Irango gerraren ondorioz, baina azpimarratu du erantzun-plana inpaktua arintzeko helburua betetzen ari dela, produktu horren inflazioa 16 puntu baino gehiago moteldu baitu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Denis Itxasok EH Bilduko ordezkariak hartu ditu etxebizitza arloko krisiaren inguruan hitz egiteko

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua, Denis Itxaso, eta EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko bozeramailea, Pello Otxandiano, ostiral honetan bildu dira Eusko Legebiltzarrean, etxebizitzaren krisia eta etxebizitza arloko politikak aztertzea helburu. EH Bilduk Posible 30K ekimena aurkeztu dio bertan sailburuari; etxebizitzaren arloko bere proposamenak jasotzen dituena. Etxebizitza sailburuorde Miguel de los Toyos eta EH Bilduren Programa idazkari Nerea Kortajarena ere izan dira bileran.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X