700 funtzionariori aurre-erretiroa hartzea ahalbidetuko dien Eusko Jaurlaritzaren plana, azken txanpan
EAEko administrazio orokorreko plantilla gaztetzeko eta berritzeko planaren arabera, 63 urtetik gorako 700 funtzionariok baino gehiagok erretiro aurreratua hartu ahal izango dute. Trukean, lanaldi murrizketak, egun libreak eta antzinatasunagatiko opor gehigarriak izango dituzte. CCOOk eta UGTk babesa helarazi diote, baina oraingoz ez dute akordiorik sinatu.
Eusko Jaurlaritza EAEko administrazio orokorreko plantilla gaztetzeko eta belaunaldi aldaketa bermatzeko planari azken ukituak ematen ari zaizkio. Horren arabera, 63 urtetik gorako administrazio orokorreko 700 funtzionariok baino gehiagok erretiro aurreratua hartu ahal izango dute. Gobernantza, Administrazio eta Autogobernu Saila sindikatuekin negoziatzen ari da —orain arte CCOO eta UGT sindikatuek agertu diote babesa planari— eta akordioa sinatzen denean hasiko dituzte plana martxan hartzeko tramiteak.
Administrazio Orokorreko Mahai Sektorialaren atzoko bileran funtzionarioen erretiro aurreratuaz hitz egin zuten, besteak beste, Jaurlaritzak gaur zabaldu duen informazioaren arabera.
Erretiroa aurreratzea erabaki duten langile publikoek lanaldi murrizketak, egun libreak eta antzinatasunagatiko opor gehigarriak izango dituzte, jakintzaren transmisioa errazteko. CCOOk eta UGTk babesa helarazi diote, baina oraingoz ez dute akordiorik sinatu.
Jaurlaritzaren arabera, "plana benetako aukera" da erretiro aurreratua hartu nahi dutenentzat eta "giltzarria" izango da lantaldea gaztetzeko eta administrazioaren modernizazioa eta belaunaldien arteko erreleboa bermatzeko.
CCOOk eta UGTk plana babestu dute
CCOOk eta UGTk administrazio orokorra gaztetzeko plana babesten dutela adierazi dute, LABek proposamena aztertzeko denbora gehiago eskatu du eta ELA desmarkatu egin da.
Ohar batean CCOO sindikatuak azaldu duenez, lantaldea gaztetzeko eta ezagutzaren transferentzia bermatzeko "lehen pausoa" da.
Eusko Jaurlaritzak LAB sindikatua ere akordiora batzea espero du, ahalik eta adostasun handiena lortzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak uko egin dio Osasun Kohesiorako Funtsari 51 milioi ordaintzeari, "neurriz kanpoko" kopurua dela iritzita
Alberto Martinez Osasun sailburuak egungo konpentsazio-sistema berrikustea eskatu du. "Arau argiak, babes nahikoa eta irizpide homogeneoak lurralde guztientzat", esan du.
Volkswagenek bere modelo sorta erdira murriztuko du "segmentu errentagarrienetan" kontzentratzeko
Konpainiak neurri sorta bat iragarri du, bere eskaintzaren konplexutasuna % 75 murriztea eta ibilgailuen urteko ekoizpena hamar milioitik bederatzira jaistea aurreikusten duena.
25 urteko langile bat larri zauritu da Azkoienen, eskailera batetik erorita
Baratze batean ari zen lanean, eta erorikoaren ondorioz, buruan kolpe larria hartu du. Helikoptero medikalizatuan eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
ENBAk neurriak eskatu ditu Eusko Label haragiaren "sektorearen egoera kezkagarriaren aurrean"
Azken bost urteotan, Eusko Label behi-azienden ustiategien kopurua % 25 jaitsi da. Haragi ekoizleek ohartarazi dute kostuen igoerak eta errentagarritasunaren jaitsierak arriskuan jartzen dutela sektorearen etorkizuna. Izan ere, ekoizpenean gehitutako kostuen ondorioz, abeltzain askok Euskaditik kanpo saldu behar dute haragia.
Etxebizitza babestuen % 30 errenta ertainentzat gordeko du Eusko Jaurlaritzak
Urtean 20.000 eta 46 000 euro bitarteko diru sarrerak dituzten bizikidetza unitateek etxebizitza babesturako sarbidea izango dute.
Bajen inguruko polemikari datuak erantsi dizkio PPk: "Astelehenetan, 1.700.000 pertsona ez dira lanera joaten"
Juan Bravo PPko Ogasun, Etxebizitza eta Azpiegitura idazkariordeak azaldu duenez, bajan egonda soldata gutxiago kobratzearen aukera Feijook mahai gainean jarri zuenean, "iruzur kasuei" buruz ari zen.
Aranburuk (LAB) "indarrak batzea" eta "neurri sakonagoak" eskatu ditu, ELAk euskararen inguruan egindako proposamenaren aurrean
Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko koordinatzaile nagusiak txalotu egin du ELAren proposamena, eta adierazi du hobetzera datozen ekimen guztiak "ongietorriak" izango direla. Hala ere, ohartarazi du egungo negoziazio kolektiboak "euskara gehiago" behar duela eta, oldarraldi judizial eta politikoaren aurrean, "neurri sakonagoak" behar direla.
Lan Harremanen Kontseiluak nabarmendu du negoziazioak euskaraz izateak "ez duela zertan eragozpen izan"
Emilia Malaga Pérez Lan Harremanen Kontseiluko (LHK) presidenteak nabarmendu duenez, "ez dugu inolako aukerarik jakiteko batzordeetan parte hartzen duten pertsonen hizkuntza gaitasuna zein den".
Tabernak eta ile-apaindegiak dira Euskadiko zerbitzu ugarienak
EAEko Ekipamendu eta Zerbitzuen Inbentarioaren arabera, "Osasuna" taldea izan da azken urtean gehien hazi dena, 324 establezimendu gehiagorekin.
Espainiako Gobernuak 236.032 milioi euroko gastu muga izango du 2027an, inoizko handiena
Halaber, defizit muga, zorraren muga eta gastu araua ere onartu ditu. Horiek dira, hain zuzen ere, gastu mugarekin batera 2027ko aurrekontu proiektua osatzeko oinarriak.