BARNE PRODUKTU GORDINA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko ekonomia % 2,2 hazi da hirugarren hiruhilekoan, eta enplegua, % 1,3

Urteko hirugarren hiruhilekoan izandako igoera eraikuntzaren eta zerbitzuen bilakaera positiboan oinarritu da, Eustat Euskal Estatistika Institutuaren arabera. 

GRAFCAV6766. SANTURTZI (BILBAO), 22/07/2026.-Puerto de Bilbao, junto a sus mercancías. La actividad del puerto de Bilbao genera el 8% del PIB de Euskadi y mantiene a 60.000 empleos, además de atraer inversiones claves. "Lo que pasa en el puerto de Bilbao, sus retos, sus preocupaciones, sus proyectos, son de interés común para la industria vasca y viceversa", ha valorado el presidente de esta infraestructura Iván Jiménez. EFE/Luis Tejido.
Bilboko portua. Artxiboko argazkia: EFE

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordinak (BPG) % 2,2 egin du gora aurtengo hirugarren hiruhilekoan, iazko epe berekoarekin alderatuta, batez ere zerbitzu eta eraikuntza sektoreen bilakaera positiboari esker. Halaber, 12.700 lanpostu sortu dira, % 1,3 gehiago. 

Eustat Euskal Estatistika Erakundeak ostiral honetan jakinarazi duenez, hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenak euskal ekonomiaren martxa ona berretsi du, EAEko ekonomia % 0,5 hazi baita urteko bigarren hiruhilekoaren aldean. 

Duela gutxi, Eusko Jaurlaritzak gorantz berrikusi ditu 2026rako eta 2027rako hazkunde aurreikuspenak, % 2,2ra eta % 1,9ra, hain zuzen ere.

Enpleguak, lanaldi osoaren baliokide diren lanpostuak aintzat hartuta, % 1,3 egin du gora, aurreko urtean baino 12.7000 lanpostu gehiago zenbatu baitituzte. Azken hiruhilekoan, ostera, igoera % 0,3koa izan zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X