Bidaiarien sarrerak % 12 igo dira uztailean, EAEn
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) bidaiarien sarrerek % 12 igo dira uztailean. Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) datuen arabera, euskal hoteletan 241.165 sarrera egon ziren uztailean, 2009ko uztailean baino 25.000 sarrera gehiago. Lurraldeka, Araban % 27 egin dute gora, Gipuzkoan % 14 eta Bizkaian % 5.
Estatuko bidaiarien sarrerek % 9 egin dute gora; Madril, Katalunia, Valentzia, Asturias, Andaluzia eta Galiziatik datozenak igo dira, eta Balearrak, Kantabria, Gaztela-Mantxa eta Nafarroakoak berriz, behera egin dute. Atzerriko bidaiarien kopuruari dagokionez, % 16 igo da, Luxenburgo, Danimarka eta Finlandiatik etorri direnak igo dira, eta igoerarik handienak Frantzia, Portugal eta Iberoamerikakoak izan dituzte.
Ostatu-gauak ere gora egin dute. Uztailean 467.594ra igo dira, % 11 gehiago, 45.500 ostatu-gau gehiago. Lurraldeka, Araban % 21 igo ziren, Gipuzkoan % 12 eta Bizkaian % 7.
Landa-turismoak
Landa-turismoek 15.968 sarrera erregistratu zituzten urteko zazpigarren hilabetean, iazko uztailean baino % 16 gehiago. Emaitza positiboak izan dituzte hiru lurraldeek, Gipuzkoan % 23 igo dira, Bizkaian % 10 eta Araban % 5.
Estatuko bidaiarien kopurua % 17 igo da. Gipuzkoan % 21 igo da, Araban % 16 eta Bizkaian % 10. Atzerritarren kopuruak ere gora egin du, kasu honetan % 10. Araban nabarmen jaitsi da kopuru hori eta Gipuzkoan askoz ere gehiago dira eta Bizkaian ere kopurua igo da.
Landa-turismoetan eginiko ostatu-gauak 47.828 izan ziren, % 12 gehiago. Hazte positiboak izan zituzten bai Gipuzkoan (% 18), eta baita Araban (% 16) ere, Bizkaian berriz, aldaketarik gabe mantendu dira.
Bidaiari bakoitzeko batez besteko egonaldia apur bat laburtu da uztailean, 3,09 egunekoa izatetik 3,00 egun izatera pasa da. Gipuzkoan eboluzioa negatiboa izan zuen, 3,30 egunetik 3,26 egunera pasa zen. Bizkaian iazko urteko uztailean 2,88 egun ziren, eta aurtengo uztailean 2,63 egun. Araban berriz, kopurua igo egin zen, 2009ko uztailean 2,52 egunekoa izatetik, 2010eko uztailean 2,77 egunekoa izatera pasa zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.
Elkanok munduari buelta eman eta jaioterrira itzuli zen unea antzeztu dute Getarian
Aurten, lehen aldiz, Mikel Larrañagak egin du Elkanoren papera, eta Saioa Etxeberria izan da tripulatzaile modura irten den lehen emakumea. Lau urterik behin ospatzen du Getariak Elkanoren iritsiera, munduari bira eman ostean.
Alejandrak 2.000 euro galdu ditu Bilboko etxebizitza baten alokairuaren iruzurrean
Kaltetuak salatu duenez, 2.000 euroko iruzurra egin diote hainbat pertsonari aldi berean eskainitako etxebizitza bat alokatzeagatik. Iruzurrez galdutako dirua eta beste bizitoki bat alokatzeko erabili beharrekoa gehituta, galerak 4.000 eurokoak direla azaldu du.
Iraulitako kamioi batek 31 kilometroko auto-ilarak eragin ditu Baiona inguruan
22:00etatik aurrera, A-63 errepidea erabat itxita egongo da 3 orduz, gutxi gorabehera, ibilgailua erretiratzeko.
Gutxienez 12 salaketa aurkeztu dituzte Bilbon etxebizitza turistiko bat alokatuta iruzurra egin zuen gizonaren aurka
EITBk biktimetako biren testigantzak jaso ditu. Iruzurgileak Airbnb bidez alokatu zuen pisua, hiru egunez. Ordu gutxi batzuetan, benetako jabeak ezer jakin gabe, dozena bat pertsonari alokatu zien. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gizona harrapatu eta biktimek galdutako dirua berreskura dezaten.
Mila pertsona inguru etxetik atera dituzte Baionako erdigunean gas-isuri baten ondorioz
Baionako hiriguneko mila bizilagun etxetik irtenarazi dituzte bart, gas-ihes bat dela eta; ondorioz, segurtasun dispositibo handia aktibatu behar izan dute. Suhiltzaileek 100 metroko perimetroa itxi dute, eta goizaldeko ordu bata arte ezin izan dute etxera itzuli.