Kukutzako istiluak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kargupean aske utzi dituzte Kukutzako istiluetako 31 atxilotuak

Desordena publikoa eta autoritatearen aurkako delituak egotzi dizkiete.
Kargupean aske utzi dituzte Kukutzako istiluetako 31 atxilotuak. Argazkia. EITB
Kargupean aske utzi dituzte Kukutzako istiluetako 31 atxilotuak. Argazkia. EITB

Kukutza gaztetxearen eraistearen ondorioz izan ziren istiluetan atxilotu zituzten 31 pertsonak aske gelditu dira, kargupean.

Desordena publikoa eta agintarien aurkako delituak leporatu dizkiete. Larunbatean hasi ziren banan banan epailearen aurretik deklaratzen eta guztiak aske gelditu dira jada. Bitartean, Bilboko Errekalde auzoan Kukutza eraisteko lanek jarraitzen dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X