Turismoa % 17 hazi da EAEn azken bi urtetan
Denera 2.465.167 lagun egon ziren iaz EAEko hotel eta nekazal etxeetan. 2011 urtea "euskal turismoaren historiako urterik onena izan da", Pilar Zorrila Turismo sailbururodeak esan duenez.
Eustatek argitaratutako datuen arabera, ostatu-gauak ere hazi egin dira, zehazki, % 4,8 eta 4,7 milioi egon dira denera.
Bi urtetan euskal turimsoa "susperraldian dagoen sektore" bilakatu dela esan du Zorrillak. Atzerritik iritsitako turisten kopurua % 26,4 hazi da, eta Espainiar Estatuko turistena % 13,7.
Hala ere, proportzioa Espainiako turisten aldekoa da, % 6; atzerriko turistak % 33 dira. Hau da, EAEko turisten bi heren espainiarrak dira.
Aurreko urtean 730.000 atzerritar izan ziren EAEko ostatuetan. Frantziatik etorri ziren batik bat, 190.000. Bigarren tokian, Erresuma Batutik etorritako turistak daude eta hirugarrenean Alemaniatik etorritakoak, 67.000.
Azken hilabeteetan frogatu duten fenomeno berri bat Ameriketatik etorritako turisten hazkundea izan da. Iberoamerikatik etorritako turisten kopurua % 11,9 hazi da eta AEBetatik eta Kanadatik iritsitakoen kopurua % 16,3 igo da.
Probintziaka, 2011 urtean Bizkaiak eta Arabak izan dute hazkunde handiena, % 7,9 gehiago. Gipuzkoak, ordea, % 0,8ko hazkundea izan du.
Hiriburuei erreparatuz, Gasteizek izan du igoera handiena, % 7,9. Bilbok % 6,1 gehiago, eta azkenik, Donostia, 9 hamarren guxtiagorekin.
Denera 2.465.167 lagun egon ziren iaz EAEko hotel eta nekazal etxeetan. 2011 urtea "euskal turismoaren historiako urterik onena izan da", Pilar Zorrila Turismo sailbururodeak esan duenez.Eustatek argitaratutako datuen arabera, ostatu-gauak ere hazi egin dira, zehazki, % 4,8 eta 4,7 milioi egon dira denera.Bi urtetan euskal turimsoa "susperraldian dagoen sektore" bilakatu dela esan du Zorrillak. Atzerritik iritsitako turisten kopurua % 26,4 hazi da, eta Espainiar Estatuko turistena % 13,7.Hala ere, proportzioa Espainiako turisten aldekoa da, % 6; atzerriko turistak % 33 dira. Hau da, EAEko turisten bi heren espainiarrak dira.Aurreko urtean 730.000 atzerritar izan ziren EAEko ostatuetan. Frantziatik etorri ziren batik bat, 190.000. Bigarren tokian, Erresuma Batutik etorritako turistak daude eta hirugarrenean Alemaniatik etorritakoak, 67.000. Azken hilabeteetan frogatu duten fenomeno berri bat Ameriketatik etorritako turisten hazkundea izan da. Iberoamerikatik etorritako turisten kopurua % 11,9 hazi da eta AEBetatik eta Kanadatik iritsitakoen kopurua % 16,3 igo da.Probintziaka, 2011 urtean Bizkaiak eta Arabak izan dute hazkunde handiena, % 7,9 gehiago. Gipuzkoak, ordea, % 0,8ko hazkundea izan du.Hiriburuei erreparatuz, Gasteizek izan du igoera handiena, % 7,9. Bilbok % 6,1 gehiago, eta azkenik, Donostia, 9 hamarren guxtiagorekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.
Elkanok munduari buelta eman eta jaioterrira itzuli zen unea antzeztu dute Getarian
Aurten, lehen aldiz, Mikel Larrañagak egin du Elkanoren papera, eta Saioa Etxeberria izan da tripulatzaile modura irten den lehen emakumea. Lau urterik behin ospatzen du Getariak Elkanoren iritsiera, munduari bira eman ostean.
Alejandrak 2.000 euro galdu ditu Bilboko etxebizitza baten alokairuaren iruzurrean
Kaltetuak salatu duenez, 2.000 euroko iruzurra egin diote hainbat pertsonari aldi berean eskainitako etxebizitza bat alokatzeagatik. Iruzurrez galdutako dirua eta beste bizitoki bat alokatzeko erabili beharrekoa gehituta, galerak 4.000 eurokoak direla azaldu du.
Iraulitako kamioi batek 31 kilometroko auto-ilarak eragin ditu Baiona inguruan
22:00etatik aurrera, A-63 errepidea erabat itxita egongo da 3 orduz, gutxi gorabehera, ibilgailua erretiratzeko.
Gutxienez 12 salaketa aurkeztu dituzte Bilbon etxebizitza turistiko bat alokatuta iruzurra egin zuen gizonaren aurka
EITBk biktimetako biren testigantzak jaso ditu. Iruzurgileak Airbnb bidez alokatu zuen pisua, hiru egunez. Ordu gutxi batzuetan, benetako jabeak ezer jakin gabe, dozena bat pertsonari alokatu zien. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gizona harrapatu eta biktimek galdutako dirua berreskura dezaten.
Mila pertsona inguru etxetik atera dituzte Baionako erdigunean gas-isuri baten ondorioz
Baionako hiriguneko mila bizilagun etxetik irtenarazi dituzte bart, gas-ihes bat dela eta; ondorioz, segurtasun dispositibo handia aktibatu behar izan dute. Suhiltzaileek 100 metroko perimetroa itxi dute, eta goizaldeko ordu bata arte ezin izan dute etxera itzuli.