Atez ateko 'zentzugabekerian' Bilduri laguntzea egotzi dio PSEk EAJri
"Lidergoaren eskularrua jaso eta beharrezko laguntzaile" izateari uzteko eskatu dio Denis Itxaso buruzagi sozialistak Iñigo Urkulluri, Bilduk Gipuzkoan jarri nahi duen atez ateko "zentzugabekerian".
Prentsaurrekoa eman du Itxasok eta atez ateko sistemak "mugak" dituela jakin arren, "gizartearen nahiari kasurik ez egitea" egotzi dio Bilduri.
Susana Corcuera eta Arritxu Marañon alderdikideekin batera, Itxasok EAJri laguntzea eta Gipuzkoak bizi duen "hondakinen kaosaren" arduradun izatea leporatu dio. Atez ateko sistema "ahapeka" baztertzea, baina gero "Bilduren kudeaketa arduragabea kentzeko ezer ez egitea" aurpegiratu dio.
Bilduren eta EAJren artean adostutako aurrekontuen akordioa ere kritikatu du, hondakinak kudeatzen jarraitzeko sei hilabeteko luzapena eman baitio Aldundiari. Sozialistaren ustez, "diru publikoa alferrik galtzen laguntzen ari da EAJ".
Atez ateko sistema Hernanin jarri zenetik, "zaborraren % 31,8 desagertu" egin dela esan du "zaborraren turismoa" deritzotenagatik, eta kaleen garbiketa % 40 handitu behar izan dela esan du, sistema "zikin, deseroso eta garestia", delako.
Bestalde, PSE-EEk atez ateko "zentzugabekeriaren" aurkako kanpaina bat aurkeztu du eta Gipuzkoako 26 herritan 87.650 diptiko banatuko dituela iragarri du.
Gainera, Bilduk atez atekoa jarri nahi duen herrietan aurkako mozioa aurkeztuko duela azaldu du.
"Lidergoaren eskularrua jaso eta beharrezko laguntzaile" izateari uzteko eskatu dio Denis Itxaso buruzagi sozialistak Iñigo Urkulluri, Bilduk Gipuzkoan jarri nahi duen atez ateko "zentzugabekerian". Prentsaurrekoa eman du Itxasok eta atez ateko sistemak "mugak" dituela jakin arren, "gizartearen nahiari kasurik ez egitea" egotzi dio Bilduri.Susana Corcuera eta Arritxu Marañon alderdikideekin batera, Itxasok EAJri laguntzea eta Gipuzkoak bizi duen "hondakinen kaosaren" arduradun izatea leporatu dio. Atez ateko sistema "ahapeka" baztertzea, baina gero "Bilduren kudeaketa arduragabea kentzeko ezer ez egitea" aurpegiratu dio.Bilduren eta EAJren artean adostutako aurrekontuen akordioa ere kritikatu du, hondakinak kudeatzen jarraitzeko sei hilabeteko luzapena eman baitio Aldundiari. Sozialistaren ustez, "diru publikoa alferrik galtzen laguntzen ari da EAJ". Atez ateko sistema Hernanin jarri zenetik, "zaborraren % 31,8 desagertu" egin dela esan du "zaborraren turismoa" deritzotenagatik, eta kaleen garbiketa % 40 handitu behar izan dela esan du, sistema "zikin, deseroso eta garestia", delako.Bestalde, PSE-EEk atez ateko "zentzugabekeriaren" aurkako kanpaina bat aurkeztu du eta Gipuzkoako 26 herritan 87.650 diptiko banatuko dituela iragarri du.Gainera, Bilduk atez atekoa jarri nahi duen herrietan aurkako mozioa aurkeztuko duela azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Eklipsea ikusteko planik gabe? Adi ekitaldi historiko honetaz gozatzeko proposamen hauei
Aukera zabala dugu Euskal Herrian: itsasotik, mahasti batetik edo gure gailurretatik nahiz gidatutako behaketa batean teleskopioz, besteak beste, ikusi dezakegu abuztuak 12ko eklipsea.
Gasteizko tranbia ez da erdigunetik ibiliko irailera arte
Alaba Jeneralaren eta Independentzia kaleen urbanizazio-obrek eragin dute mozketa; bertan, besteak beste, zoladura homogeneoa jarriko da, bideen zati bat berriztuko da eta hainbat konponketa egingo dira.
Eguzki-eklipse osoen inguruko lau sekretu txundigarri
Ba al zenekien Antzinako Grezian eklipseek iragartzen zuten mekanismo bat zutela? Eta eklipseek iraungitze-data dutela? Eklipseen inguruko bitxikerietako batzuk bildu ditugu hemen.
Ceutako milaka herritarrek "erantzunak" exijitu dizkiete Espainiari eta Europari krisi migratzailearen aurrean
Kristau, musulman, hebrear eta hindu komunitateek nahiz Ceutako auzo elkarteek deituta, istilurik gabe manifestatu dira ordu bat pasatxoan. "Ceuta Espainia da" aldarrikatu dute manifestuan, sineste, kultura eta jatorri ezberdinetako herritarrek belaunaldiz belaunaldi eraikitakoa hiria dela azpimarratuz.
Zeledon San Migeleko dorrera igota eman diete amaiera Gasteizko jaiei
Amaitu dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak. Zeledon San Migel elizako kanpandorrera igo da, Andre Maria Zuriaren plazan, Udal Musika Bandak lagunduta.
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Euskal Herrian ikusitako azken eklipseak
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.