Amiantoak 159 langile hil ditu Euskadin
a Busto Amiantoak Kaltetutakoen Elkarteko bozeramaileak esan du, substantzia toxiko hau kaltegarria dela dakitenetik, Euskadin 159 langile hil direla, eta kopurua handitu egin daitekeela uste du gainera.
Legebiltzarrera joan baino lehen komunikabideei helarazi dizkie datuak, izan ere, Legebiltzarra amiantoaren biktimei kalte-ordaina emateko batzordea osatzea aztertzen ari da.
Substantzia toxiko honekin lanean egon direnen artean, 1.471 lagun oraindik lanean daude, 1.645k ere lanean jarraitzen du baino beste enpresa batean eta 2.433 lagunek erretiroa hartu dute jada, Osalanen datuen arabera.
Biktimei kalte-ordaina emateko batzordea osatzearen inguruan, Bustok esan du aldarrikapen historikoa dela, eta beste herrialdeetan egin dutela azaldu du, hala nola, Frantzian, Belgikan eta Herbehereetan
Aldarrikapen hau beharrezkoa dela gaineratu du, enpresa batzuk dagoeneko desagertuta daudelako, langile asko gerora ohartu direlako gaixorik daudela, eta, ondorioz, horrek denak gauzak zaildu egiten dituelako kalte-ordainak jasotzeko orduan.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak