Basurtuko ospitalean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko istiluetan zauritutako gazteak koma egoeran jarraitzen du

Azken parte medikoaren arabera, gaixoak "koma egoeran, intubatuta eta aireztapen mekanikoarekin" jarraitzen du.
Bilbon izan ziren istiluak. EITB
Bilbon izan ziren istiluak. EITB

Joan den ostegunean Bilbon, futbol partida eta gero zauritutako 28 urteko gazteak "oso larri" jarraitzen du, koma egoeran, Basurtuko ospitalean.

Azken parte medikoaren arabera "koma egoeran jarraitzen du, intubatuta eta aireztapen mekanikoarekin". Gaixoaren osasun egoeran ez dela aldaketarik egon gaineratu dute.

Gazteak garezurra hautsita du eta buruan lesio handiak ditu.

Herrizaingo sailak azaldu du ostegun gauean hainbat dei jaso zituela, horien artean, pertsona bat zauriturik zegoela eta burutik odola zeriola, esaten zuen deia. Patruilak ingurura iritsi zirenean, pertsona talde handi bat botilak eta harriak botatzen hasi omen zitzaizkien, eta istiluen kontrako materiala erabili zuten. Ertzaintzak ez dauka garbi gaztea pilotakada batek zauritu zuen, edo aurreko deietan aipatzen zen zauritua den. Hori dela eta, ikerketa egiten ari da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X