Usurbil hondakinen kudeaketaren adibide gisa jarri du PPren Gobernuak
Ingurumen Ministerioak Usurbil eredutzat jarri du bere webgunean, "jardute onak" izeneko atalean, hondakinen kudeaketan egindako lan onagatik. Usurbilen "atez ateko" zabor-bileta egiten dute eta Bilduk sistema hori Gipuzkoako beste udalerri batzuetara zabaldu nahi du.
"Jardute onak" atalean, Gipuzkoako herrian erabiltzen duten sistema luze eta zabal azaltzen dute. Bilduren datuen arabera, sistema horri esker, hondakin organikoen % 80 birziklatzen da.
Mertxe Aizpurua Usurbilgo alkatea prentsaurrekoan agertu da Iñaki Agirrezabalaga Zumaiako alkatearekin batera (Bildukoak, biak) eta Usurbil Ministerioaren webgunean agertzea "Espaniako Gobernuaren, PPren, zoriontzea" dela adierazi du.
Usurbilek 2007an hasi zuen zaborra atez ate biltzen sistema, Xabier Errekondo Diputatuen Kongresuko Amaiurreko egungo bozeramailea alkate zenean. Sistemak herritarren babesa jaso zuen baina oposizioko alderdiak kontra agertu ziren.
Oposizioaren kritikak
Aizpuruaren arabera, atez ateko sistemaren alde egiten duten udalerriek "Europarekin bat egiten dute birziklatzeari dagokionean".
Azkenik, alkateak Gipuzkoako oposizioko alderdiek (EAJ, PSE-EE, eta PP) egindako kritikei aurre egin die. Bere hitzetan, "Usurbileko kaleak zikin egongo balira, ez lirateke inoren eredu izango".
Ingurumen Ministerioak Usurbil eredutzat jarri du bere webgunean, "jardute onak" izeneko atalean, hondakinen kudeaketan egindako lan onagatik. Usurbilen "atez ateko" zabor-bileta egiten dute eta Bilduk sistema hori Gipuzkoako beste udalerri batzuetara zabaldu nahi du. "Jardute onak" atalean, Gipuzkoako herrian erabiltzen duten sistema luze eta zabal azaltzen dute. Bilduren datuen arabera, sistema horri esker, hondakin organikoen % 80 birziklatzen da. Mertxe Aizpurua Usurbilgo alkatea prentsaurrekoan agertu da Iñaki Agirrezabalaga Zumaiako alkatearekin batera (Bildukoak, biak) eta Usurbil Ministerioaren webgunean agertzea "Espaniako Gobernuaren, PPren, zoriontzea" dela adierazi du.Usurbilek 2007an hasi zuen zaborra atez ate biltzen sistema, Xabier Errekondo Diputatuen Kongresuko Amaiurreko egungo bozeramailea alkate zenean. Sistemak herritarren babesa jaso zuen baina oposizioko alderdiak kontra agertu ziren. Oposizioaren kritikakAizpuruaren arabera, atez ateko sistemaren alde egiten duten udalerriek "Europarekin bat egiten dute birziklatzeari dagokionean". Azkenik, alkateak Gipuzkoako oposizioko alderdiek (EAJ, PSE-EE, eta PP) egindako kritikei aurre egin die. Bere hitzetan, "Usurbileko kaleak zikin egongo balira, ez lirateke inoren eredu izango".
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko tranbia ez da erdigunetik ibiliko irailera arte
Alaba Jeneralaren eta Independentzia kaleen urbanizazio-obrek eragin dute mozketa; bertan, besteak beste, zoladura homogeneoa jarriko da, bideen zati bat berriztuko da eta hainbat konponketa egingo dira.
Eguzki-eklipse osoen inguruko lau sekretu txundigarri
Ba al zenekien Antzinako Grezian eklipseek iragartzen zuten mekanismo bat zutela? Eta eklipseek iraungitze-data dutela? Eklipseen inguruko bitxikerietako batzuk bildu ditugu hemen.
Ceutako milaka herritarrek "erantzunak" exijitu dizkiete Espainiari eta Europari krisi migratzailearen aurrean
Kristau, musulman, hebrear eta hindu komunitateek nahiz Ceutako auzo elkarteek deituta, istilurik gabe manifestatu dira ordu bat pasatxoan. "Ceuta Espainia da" aldarrikatu dute manifestuan, sineste, kultura eta jatorri ezberdinetako herritarrek belaunaldiz belaunaldi eraikitakoa hiria dela azpimarratuz.
Zeledon San Migeleko dorrera igota eman diete amaiera Gasteizko jaiei
Amaitu dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak. Zeledon San Migel elizako kanpandorrera igo da, Andre Maria Zuriaren plazan, Udal Musika Bandak lagunduta.
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Euskal Herrian ikusitako azken eklipseak
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.