Errekaldeko gaztetxea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak Kukutzan gehiegikeriaz jokatu zuela uste du Arartekoak

Ezin du zehaztu Kukutza barruan itxi zirenen kontrako indarkeria neurrizkoa izan ote zen, baina argi du Ertzaintzak gogorregi egin zuela kalean protestan zirenen kontra.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Arartekoaren ustez, Ertzaintzak gehiegikeriaz jokatu zuen Kukutzaren protestetan

Kukutzan, Ertzaintzak legeak babestuta jokatu zuela esan du Arartekoak, baina, haren ustez, arrazoiak daude pentsatzeko gehiegikeriaz jokatu zutela gaztetxea botatzearen kontrako protestetan.

26 orrialdeko txosten batean, herriaren defendatzailea behin eta berriro kexatu da Herrizaingo Sailak eman dion informazio eta laguntza eskasagatik. Bere gomendioei jaramonik egin ez izana eta Herrizaingo Sailak Errekaldeko gertaeren barne-ikerketa egin ez izana salatu du.

Horregatik, ezin du zehaztu Kukutza barruan itxi zirenen kontrako indarkeria neurrizkoa izan zen edo ez; baina argi du Ertzaintzak gogorregi egin zuela kalean era baketsuan protestan zirenen kontra.

53 salaketa eta zaurien 76 mediku-agiri jaso ditu Arartekoak, eta asko direla uste du. Argazkiak eta irudiak ikusita, eta Herrizaingo Sailaren informazio falta kontuan hartuta, bake publikoaren arduradunek indarkeria ondo neurtu ez zutela eta indarkeria ez zutela egoeraren arabera erabili uste du Arartekoak.

Txostenak bereziki aipatzen du ertzainek Tobogan tabernan izan zuten jokabidea, eta kritikatu egiten du Errekaldera joan ziren zinegotziei emandako lekuz kanpoko tratu ezegokia.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juan Mari Aburto: "Ekitaldien alkatea baino, nahiago nuke igogailuen alkate gisa oroitu nazaten"

Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du Aste Nagusiaren hirugarren egunean zortzi lagun atxilotutu dituztela eta 48 salaketa jarri direla, iazko epe berean baino kopuru txikiagoak. Halaber, azaldu du bere agintaldian Bilbon ekitaldi handiak antolatu diren arren, "igogailuen alkate" gisa oroitzea gustatuko litzaiokeela, hori herritarren bizi-kalitatea hobetzen lagundu izanaren aitorpena baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X