Aktore porno baten bila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kanadan postaz bidalitako gorpuzkiak Txinako ikasle batenak dira

Ustez gorpuzkiak postaz bidali zituen aktore porno baten bila dabil polizia. Gorpuzki horiek 33 urteko ikasle txinatar batenak dira.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Mutil batek gizon bat hil du eta haren gorpuaren zatiak postaz bidaltzen ari da

Kanadan posta bidez bidalitako gorpuzkiak 33 urteko Txinako ikasle batenak dira. Montrealgo Poliziak Eric Clinton Newman, “Luka Rocco Magnotta”, aktore pornoa atxilotzeko agindua eman zuen asteazkenean, gizon bat hil eta gorpua zatitu zuelakoan. Haren gorpuzkiak hainbat helbidetara bidali zituzten, postaz, Kanadako Alderdi Kontserbadorearen egoitzara, besteak beste.

Hiltzaileak hilketa bera eta hilotzaren zatiketa bideoan grabatu zituen, eta, ondoren, interneten eskegi, Poliziak baieztatu duenez.

Iturri horien arabera, Lin Jun 33 urteko ikasle txinatarra da hilketa horren biktima, eta, Kanadako iturrien arabera, aktorearen bikotekidea zen.

Interpolek pertsona bilatuenen zerrendan sartu du Eric Clinton Newman (pornoaren munduan “Luka Rocco Magnotta” ezizenarekin ezaguna). Badirudi Kanada uztea lortu duela aktoreak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X