Gipuzkoak 2020rako hondakinen % 75 gaika biltzea aurreikusten du
Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinak kudeatzeko estrategia aurkeztu du Batzar Nagusietan. Programa horrek erraustegia baztertzen du eta zaborra gaika biltzea babesten du.
Hala, 2016rako lurralde osoko hondakin guztien % 60 gaika biltzea aurreikusten du hondakinen kudeaketarako programak, eta 2020rako, berriz, zaborraren % 75.
Juan Karlos Alduntzin Gipuzkoako Ingurumen diputatuak Batzar Nagusietan aurkeztu du astearte honetan plana. Bertan, programa diseinatu duten lau aditu izan dira, eta azken urteetako bilakaera ikusita pentsamoldea aldatzea beharrezko ikusi dutela azpimarratu dute.
Egungo hiru zabortegiak itxiko dituzte 2014rako
Hondakinak kudeatzeko programak konpostajerako sei planta eraikitzea aurreikusten du, bat mankomunitate bakoitzeko, Debabarrenan izan ezik, honek Urola Erdiko Mankomunitatearekin banatuko baitu. San Markosek, berriz, ahalmen handiagoko azpiegitura izango du.
Horrez gain, planak 2014rako egun Gipuzkoan dauden hiru zabortegiak ixtea (Lapatx, Urteta eta Sasieta) aurreikusten du eta, horren ordez, egun zabortegira doazen hondakinen trataera mekaniko-biologikoa egiteko hiru planta eraikitzea. Horien artean, handiena, Zubietan kokatuko da, erraustegia egiteko gordeta zituzten lurretan, alegia.
Planta horiek "egonkortu" egingo dute zabor organikoa, eta hondakin horiek (behar bezala bilduta) andeatutako eremu naturalak betetzeko material gisa erabiliko dira.
Aurrekontua
Azpiegitura sare osoa egiteko, 182,6 milioi euro inguruko inbertsioa egingo du Aldundiak, aurreko planak jasotako aurrekontua baino "ia % 50 gutxiago" gastatuko du, 380 milioi euroko aurrekontua zuen hark. Halaber, zuzeneko 120 lanpostu sortzea aurreikusten dutela adierazi dute, horien artean 68, San Markoseko mankomunitatean.
Batzarrak herritarrekin
Asteazkenetik aurrera foru ordezkariek eta planaren egileek herritarrei helaraziko dizkiete hondakinen kudeaketarako programaren inguruko xehetasunak. Hala, asteazkenean (ekainak 6) Donostiako San Telmo museoan izango da lehen bilera. Ostegunean (ekainak 7), Pasaian eta Zarautzen egingo dituzte aurkezpenak, eta ostiralean (ekainak 8), Arrasaten eta Tolosan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinak kudeatzeko estrategia aurkeztu du Batzar Nagusietan. Programa horrek erraustegia baztertzen du eta zaborra gaika biltzea babesten du. Hala, 2016rako lurralde osoko hondakin guztien % 60 gaika biltzea aurreikusten du hondakinen kudeaketarako programak, eta 2020rako, berriz, zaborraren % 75.Juan Karlos Alduntzin Gipuzkoako Ingurumen diputatuak Batzar Nagusietan aurkeztu du astearte honetan plana. Bertan, programa diseinatu duten lau aditu izan dira, eta azken urteetako bilakaera ikusita pentsamoldea aldatzea beharrezko ikusi dutela azpimarratu dute.Egungo hiru zabortegiak itxiko dituzte 2014rakoHondakinak kudeatzeko programak konpostajerako sei planta eraikitzea aurreikusten du, bat mankomunitate bakoitzeko, Debabarrenan izan ezik, honek Urola Erdiko Mankomunitatearekin banatuko baitu. San Markosek, berriz, ahalmen handiagoko azpiegitura izango du. Horrez gain, planak 2014rako egun Gipuzkoan dauden hiru zabortegiak ixtea (Lapatx, Urteta eta Sasieta) aurreikusten du eta, horren ordez, egun zabortegira doazen hondakinen trataera mekaniko-biologikoa egiteko hiru planta eraikitzea. Horien artean, handiena, Zubietan kokatuko da, erraustegia egiteko gordeta zituzten lurretan, alegia. Planta horiek "egonkortu" egingo dute zabor organikoa, eta hondakin horiek (behar bezala bilduta) andeatutako eremu naturalak betetzeko material gisa erabiliko dira. AurrekontuaAzpiegitura sare osoa egiteko, 182,6 milioi euro inguruko inbertsioa egingo du Aldundiak, aurreko planak jasotako aurrekontua baino "ia % 50 gutxiago" gastatuko du, 380 milioi euroko aurrekontua zuen hark. Halaber, zuzeneko 120 lanpostu sortzea aurreikusten dutela adierazi dute, horien artean 68, San Markoseko mankomunitatean. Batzarrak herritarrekinAsteazkenetik aurrera foru ordezkariek eta planaren egileek herritarrei helaraziko dizkiete hondakinen kudeaketarako programaren inguruko xehetasunak. Hala, asteazkenean (ekainak 6) Donostiako San Telmo museoan izango da lehen bilera. Ostegunean (ekainak 7), Pasaian eta Zarautzen egingo dituzte aurkezpenak, eta ostiralean (ekainak 8), Arrasaten eta Tolosan.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko tranbia ez da erdigunetik ibiliko irailera arte
Alaba Jeneralaren eta Independentzia kaleen urbanizazio-obrek eragin dute mozketa; bertan, besteak beste, zoladura homogeneoa jarriko da, bideen zati bat berriztuko da eta hainbat konponketa egingo dira.
Eguzki-eklipse osoen inguruko lau sekretu txundigarri
Ba al zenekien Antzinako Grezian eklipseek iragartzen zuten mekanismo bat zutela? Eta eklipseek iraungitze-data dutela? Eklipseen inguruko bitxikerietako batzuk bildu ditugu hemen.
Ceutako milaka herritarrek "erantzunak" exijitu dizkiete Espainiari eta Europari krisi migratzailearen aurrean
Kristau, musulman, hebrear eta hindu komunitateek nahiz Ceutako auzo elkarteek deituta, istilurik gabe manifestatu dira ordu bat pasatxoan. "Ceuta Espainia da" aldarrikatu dute manifestuan, sineste, kultura eta jatorri ezberdinetako herritarrek belaunaldiz belaunaldi eraikitakoa hiria dela azpimarratuz.
Zeledon San Migeleko dorrera igota eman diete amaiera Gasteizko jaiei
Amaitu dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak. Zeledon San Migel elizako kanpandorrera igo da, Andre Maria Zuriaren plazan, Udal Musika Bandak lagunduta.
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Euskal Herrian ikusitako azken eklipseak
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.