Istripu bat eragin du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gehienezko tasaren halako zazpi eman du kamioilari batek, Irunen

Istripu bat eragin zuen atzo arratsaldean, Gipuzkoako herriko saihesbidean. Ertzaintzak kamioilaria atxilotu du, bide segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita.

Baimendutako gehienezko tasaren halako zazpi eman duen 44 urteko kamioilari bat atxilotu du Ertzaintzak, Irunen. Kamioilariak istripu bat eragin zuen atzo, Iruneko saihesbidean, baina ezbeharrean ez zen zauriturik egon.

Herrizaingo Sailak adierazi duenez, istripua arratsaldeko bostak laurden gutxi aldera izan zen, hiriko saihesbidean, GI-636 errepidearen parean. Bulgariako matrikula zuen DAF kamioi batek Merecedes furgoneta batekin talka egin zuen, oraindik zergatik ez dakitela.

Ezbeharrean ez zen inor zauritu, Ertzaintzak adierazi duenez. Istripuari buruz egindako ikerketan, kamioilariak baimendutako gehienezko tasaren (0,15) halako zazpi eman zuen alkoholemia proban.

Ertzaintzak kamioilaria atxilotu du, bide segurtasunaren aurkako delitua egotzita. Gainera, gidabaimena kendu diote. Atxilotua epailearen aurrera eramango dute gaur.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X