Errepide nagusian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoako Diputazioak autobideak ordainpekoak izatea proposatu du

Gipuzkoako Foru Aldundiak proposatutakoaren arabera A-15 edota Beasain-Durango autobideak ordaindu beharko dira 2013 edo 2014 urtetik aurrera.
Artxiboko irudia. EITB.

Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldunduko azpiegitura diputatuak iragarri duenez 2013 eta 2014 urte bukaeran AP8 eta AP1 autobideez gain, N-1, Leitzaraneko autobidea, Beasain-Durango autobidea edo Deskargako autobideak ordaindu beharko dira.

Bi edo hiru aste barru ordainketa egiteko hautatutako sistemaren berri emango dute. Andoain eta Etxegaraten ez da ordain saririk egongo eta ibilgailu guztiek ordaindu beharko dute.

Ugarteren ustez, alderdi guztiek proposamen honekin bat egingo dute. Bere esanetan, EAJ eta PSE, errepide guztietan ordaintzearen alde daude.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X