Gipuzkoako hondakinak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garitanok 'Bilduren kontrako aliantza' ikusten du Alduntzinen mozioan

Ahaldun nagusiak iragarri duenez, mozioak aurrera egiten badu, Aldundiak Alduntzinek egindako "lanari jarraituko dio", hondakinen arazoari "irtenbidea" aurkitu diolako.
18:00 - 20:00
PSEk zentzura-mozioa babestuko du eta Garitanok 'Bilduren kontrako aliantza' ikusten du

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak uste du EAJk, PSE-EEk eta PPk Juan Carlos Alduntzin Ingurugiro diputatuaren kontra aurkeztuko duten zentsura-mozioa "Bilduren kontrako aliantzaren aitzakia" besterik ez dela Aldundiari "eraso" egiteko eta "kanpaina" indartzeko.

"Bildu politika egiteko eta kudeatzeko beste modu bat erakusten ari da, eta ezin dute onartu", adierazi du Garitanok prentsaurreko batean, Larraitz Ugarte, Ander Rodriguez eta Ikerne Badiola gobernukideak alboan zituela.

Gipuzkoako ahaldun nagusiak ez du zehaztu zer egingo duten Alduntzinen postuarekin zentsura-mozioak aurrera egiten badu, baina Aldundiak zer egingo duen azaldu du: Alduntzinek egindako "lanari jarraituko dio", hondakinen arazoari "irtenbidea" aurkitu diolako, "indarrean dagoen plana aldatu gabe".

"Ez du zentzurik gobernatzen dugulako eta kudeaketa eraginkorra egiten dugulako horrelako mehatxuak jasotzeak", salatu du Garitanok.

Kritikak kritika, ahaldun nagusiak iragarri du Aldundiak "eskuak zabalik" dituela oposizioko alderdiekin "hondakinen kudeaketaren inguruan eztabaidatzeko" eta "akordioak" egiteko, "oraindik" posible baita akordioetara iristea, haren esanetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

VacaPop, ganadua erosi eta saltzeko aplikazioa: “Edadekoak ere hasi dira, pixkanaka, erabiltzen”

Inora joan beharrik gabe abereak saldu eta erosteko helburuarekin sortu da VacaPop mugikorrerako aplikazioa. Azoken zain egon barik, Internet bidez behiak, zaldiak, ahuntzak, landako makinaria eta bazka saldu eta erostea posible da honezkero.  Oier Aizpuru eta Aitzol Gorospe abeltzain gazteek adierazi dutenez, oso erraza eta azkarra da. Nabarmendu dute, halaber, tratuak era tradizionalean ixten direla, alegia, aurrez aurre. 

Gehiago ikusi