Katalunian euro bat ordaindu behar da jada, errezeta bakoitzagatik
Katalunian larunbatean hasi dira CatSalut Kataluniako Osasun Zerbitzuak emandako errezeta bakoitzagatik euro bat ordaintzen. Neurria Rajoyren Gobernuak ezarritako koordainketa baino astebete lehenago jarri dute martxan.
Tasa berriari esker, Kataluniako Osasun Sailak urtean 100 milioi euro biltzea espero du.
Neurri indarrean sartu zen lehen egunean, Kataluniako botikek ohiko larunbat batean baino errezeta gutxiago jaso dituzte. Botika batzuetan, gainera, arazo informatikoak izan dituzte eta ezin izan dituzte konpondu.
Aldekoak eta kontrakoak
Boi Ruiz Osasun kontseilariak azpimarratu egin du errezeta bakoitzagatik euro bat ordaintzea "erabat legezkoa" dela, eta helburu nagusia botikak ardura gehiagoz kontsumitzea eta osasun baliabideak hobeto erabiltzea dela.
Erabiltzaileen eta pazienteen erakundeak ordainketaren aurka daude, baita botikarien eta erizainen elkargoak. Botikarien eta erizainen arabera, errezetengatik ordaindu beharra sistemaren ekitatearen kontra doa eta oso gaixo daudenak zigortzen ditu.
Katalunian larunbatean hasi dira CatSalut Kataluniako Osasun Zerbitzuak emandako errezeta bakoitzagatik euro bat ordaintzen. Neurria Rajoyren Gobernuak ezarritako koordainketa baino astebete lehenago jarri dute martxan. Tasa berriari esker, Kataluniako Osasun Sailak urtean 100 milioi euro biltzea espero du. Neurri indarrean sartu zen lehen egunean, Kataluniako botikek ohiko larunbat batean baino errezeta gutxiago jaso dituzte. Botika batzuetan, gainera, arazo informatikoak izan dituzte eta ezin izan dituzte konpondu. Aldekoak eta kontrakoakBoi Ruiz Osasun kontseilariak azpimarratu egin du errezeta bakoitzagatik euro bat ordaintzea "erabat legezkoa" dela, eta helburu nagusia botikak ardura gehiagoz kontsumitzea eta osasun baliabideak hobeto erabiltzea dela. Erabiltzaileen eta pazienteen erakundeak ordainketaren aurka daude, baita botikarien eta erizainen elkargoak. Botikarien eta erizainen arabera, errezetengatik ordaindu beharra sistemaren ekitatearen kontra doa eta oso gaixo daudenak zigortzen ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Auto-ilara luzeak BI-10 errepidean Bilbon, Kantabriarako noranzkoan, istripu baten ondorioz
BI-10 errepideko zirkulazioan eragina izan du istripuak, eta arazo handiak daude Kantabriarako noranzkoan.
Emakumezko bidaiariak: "Ez dut bakarrik bidaiatzen, neure buruarekin baizik"
Zerk bultzatzen ditu emakumeak inor barik bidaiatzera? Zeintzuk herrialde dira egokienak? Segurtasun, ekonomia eta logistika gomendioak bildu ditugu, hiru euskal emakumezko bidaiariren laguntzarekin.
Albiste izango dira: Venezuelako lurrikaren biharamuna, baso-sutea Ezkabarten eta irteera operazioa hasiko da
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honela geratu da La Guaira, 7,2 eta 7,5 graduko lurrikaren ostean
Tragediaren isla dira eroritako eraikinak, kalteak jasan dituzten azpiegiturak eta milaka biktima. Larrialdi-taldeek eremu kaltetuenetan lanean jarraitzen dute, kalteak neurtzen eta biktimak erreskatatzen.
Euskal Udalekuak elkarteak bere proiektua mehatxatzen duten erabaki politikoak salatu ditu, eta ekitaldi handi bat deitu du abuztuaren 29rako, Bernedon
Proiektuaren jarraipena arriskuan jartzen duten erabaki politikoak salatu dituzte. Egoera horren aurrean, euren ekimena defendatzeko eskura dituzten "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi dute, eta ekitaldi handi bat deitu dute abuztuaren 29rako Arabako udalerrian. Aldi berean, haur eta gazteei zuzendutako udako kanpaina berri bat prestatzen jarraitzen dute.
Ezkabarteko sutea berpiztu egin da egonkortuta egon ostean
SOS Nafarroak jakinarazi duenez, ez dute oraindik egonkortzea lortu. 17:40 inguruan piztu da, eta haizearen ondorioz, berehala zabaldu da.
Mattin Aiestaran:"Baskoiek, iberiarrek eta Erdi Aroko euskaldunek abar hitza konpartitzen zuten"
Javier Velaza katedradunak eta Mattin Aiestaran adituak Irulegiko indusketetan "abar" hitzaren aurkikuntzaren garrantzia azaldu dute. Hizkuntza iberikoak, baskoiak eta euskaraz zaharrak (Erdi Arokoak) hiztegia konpartitzen zutela ondorioztatu dute.
28 urteko gazte bat itota hil da Arga ibaian, Uharten
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, istripuz uretara erori eta Dorraburuko presaren inguruan desagertu da.
Uda honetan Euskadiko errepideetan saihestu beharreko puntu kritikoak
Irteera Operaziorako dispositibo berezia bihar, ostirala, jarriko da martxan 15:00etan, orduantxe espero baitira uda honetako lehen auto-ilarak errepideetan. Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, nazioarteko 2,27 milioi ibilgailuk zeharkatuko dute erkidegoa uda honetan, hau da, iaz baino % 6 gehiagok.
Nola baloratuko da euskararen ezagutza enplegu publikoan lege berriarekin?
Eusko Legebiltzarrak onartutako lege-aldaketak aukera emango du euskararen ezagutza lanpostua eskuratu ondoren egiaztatzeko, eta sistema berri bat ezarriko du hizkuntzaren ezagutza eskatuko duten lanpostuen kopurua kalkulatzeko.