Udal-gobernua PPren esku dago
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garoñaren luzapenaren kontrako errekurtsoa aurkeztuko du Gasteizek

Udalbatzak deklarazio instituzionala onartu du ostiral honetan, ordezkaritza duten talde politiko guztien babesarekin (PP, EAJ, PSE-EE eta Bildu).
Gobernuak Garoñaren jarduera 2019ra arte luzatzea erabaki zuen. Efe.

Gasteizko Udalak Garoñako zentral nuklearraren jardueraren kontrako errekurtsoa aurkeztuko du Gasteizko Udalak (agintea PPrena da) Industria, Energia eta Turismo Ministerioak jarduera 2019ko uztailaren 5a arte luzatzea erabaki zuela ikusita.

Udalbatzak ostiralean onartu du errekurtsoaren aldeko adierazpen instituzionala, ordezkaritza duten talde politiko guztien babesarekin (PP, EAJ, PSE-EE eta Bildu).

Idatzian, Garoñako zentrala "Espaniako Estatuko zaharrena" dela azpimarratzen du udalak, 1971ko martxoaren 2an martxan jarri eta 40 urterako eraiki zutelako. Denbora-epea iazko martxoan bete zen.

Halaber, "hutsak behin eta berriz" daudela eta horrek "segurtasun arazo larriak" daudela esan nahi duela diote, "arrailen arazoaz gain".

Aukerako berraztertze-errekurtsoa

Ondorioz, Gasteizko Udalak aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztuko du Industria, Energia eta Turismo Ministerioak hartutako erabakiaren kontra; hau da, zentralaren jarduera 2019a arte luzatzea.

Adostutako testua EAJk, PSE-EEk eta Bilduk proposatu zuten premiazko bilkura batean eztabaidatzeko, baina azkenean, adierazpen instituzionala bihurtu dute, PPren babesarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskal udalekuak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Udalekuak elkarteak bere proiektua mehatxatzen duten erabaki politikoak salatu ditu, eta ekitaldi handi bat deitu du abuztuaren 29rako, Bernedon

Proiektuaren jarraipena arriskuan jartzen duten erabaki politikoak salatu dituzte. Egoera horren aurrean, euren ekimena defendatzeko eskura dituzten "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi dute, eta ekitaldi handi bat deitu dute abuztuaren 29rako Arabako udalerrian. Aldi berean, haur eta gazteei zuzendutako udako kanpaina berri bat prestatzen jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X