Cabacasen familiak erantzukizun politikoak eta penalak eskatu ditu
o Cabacas orain hiru hilabete gomazko pilotakada batengatik hil zen gaztearen familiak erantzukizun politikoak eta penalak eskatu ditu Ertzaintzaren "neurrigabeko" jokaerarengatik.
Gaztearen gurasoak Bilboko Udalak deitutako elkarretaratze isilean parte hartu dute.
Aitak elkartasuna eskertu du, baita Udalaren keinua ere, baina "pixka bat berandu" iritsi dela esan du. Halaber, Herrizaingo Sailaren eta Rodolfo Ares sailburuaren lana kritikatu du, izan ere, "informazioa eta laguntza emango zigutela esan zuten, baina ez da horrela izan", adierazi du.
Horregatik, gertutakoa argitzea espero du, eta erantzukizunak eskatu ditu.
Ildo honetan, "argi dago Ertzaintzaren gomazko pilotakada batengatik hil zela", berretsi du Jone Goirizelaia familiaren abokatuak, eta Aresek bere garaian eman zuen azalpenarekin ez duela bat egiten azaldu du."Han ez zen ezer pasatzen, lekuko guztiek berretsi dute Athleticen garaipena ospatzen ari zirela, besterik ez, eta ez zegoela Ertzaintzaren beharrik, horregatik, jokaera neurrigabekoa eta justifikatu gabea izan zen", adierazi du.
Ikerketa penala "azkeneraino" iristea eskatu du familiak eta "poliziaren bertsioa indartzeko iruzur ez egiteko" eskatu dute. Mahai gainean, erantzukizun politikoak jarri behar direla gaineratu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon