Erregeak Iñaki Azkuna hartu du gaur
Erregeak Iñaki Azkuna Bilboko alkatea hartu du asteazken honetan, Errege Etxeak jakitera eman duenez. Erregeak agintari politikoekin eta zehazki autonomi erkidegoetako presidenteekin eta alkateekin izan ohi dituen bilerei dagokio Azkunarekin egin duena.
Madrilgo Zarzuela jauregian egingo dute audientzia, eguerdian. Alkatearen ingurukoek adierazi dutenez, bilera "pribatua" izan da eta ez dute hitz egin dutenaren berri emango.
Juan Carlosek besarkada batez agurtu du Azkuna; izan ere, Errege Etxeak argitu duenez, alkatearen ibilbide politikoan "harreman estua" egin dute.
Ondoren, bulegoan bildu baino lehen, argazkilarien aurrean jarri dira, ohikoa den bezala.
Bilerari buruzko informaziorik jakin ez den arren, ziur asko datorren urtean Bilbon egingo duten Munduko Alkateen Foruari buruz aritu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zeinekin geratzen zara?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon