Gordillo: 'Ez dakit ministroa mozkortuta dagoen edo ergela den'
Manuel Sanchez Gordillo Marinaledako (Sevilla) alkatea Barne ministroaren aurka azaldu da azken honek Andaluziako Langileen Sindikatuak Kordobako lur-sail bat hartzea "handikeria" izan dela esan ostean. "Ez dakit ministroa mozkortuta zegoen edo ergela den", adierazi du.
Bestalde, Sevillako Fiskaltzak IU alderdiko diputatua auzipetzea eskatu du supermerkatuen lapurretan "beharrezko laguntzaile eta eragile" gisa jokatzeagatik.
Jorge Fernandez Diaz ministroak Andaluziako Langileen Sindikatuak Kordobako lur-sail bat hartzea "handikeria" izan dela esan eta Juan Manuel Sanchez Gordillo IULV-CA-ko diputatuak barregarritzat jo du ministroa.
Andaluziako Langileen hirugarren martxa aurkezteko egin duten prentsaurrekoan, "Lepeko txiste txar bat" dela esan du Sanchez Gordillok, eta ministroari "joateko" eskatu dio.
Halaber, lur-sailaren jabeari "salaketa jartzeko" eskatzea "izugarria" dela uste du, eta ildo honetan, "frankismoa eta berpiztutako Gestapoa" dela adierazi du.
Bestalde, Diego Cañamero Andaluziako Langileen Sindikatuko bozeramileak atzerrian ematen ari diren itxuraz hitz egin du. "Itxura txarra ez dugu guk ematen, Gürtel auziak, Andaluziako lan erregulazioko txostenak, murrizketek eta arrisku sariak ematen dute", adierazi du. Sanchez Gordillok "Iñaki Urdangarin bezalako pertsonek eta Emilio Botinek ematen dute itxura txarra" gaineratu du, "dirua paradisu fiskaletan duela konprobatu baita; segituan Manoleteren heriotza leporatuko digute", adierazi du.
Barne ministroari " lapurrak langileen artean beharrean, banketxe gizonen artean bilatzeko" eskatu diote, eta "ez gaituzte fusilatzen, dagoeneko modan ez dagoelako", gaineratu dute.
Bestalde, Sevillako Fiskaltzak supermerkatuen lapurreten auzian Sanchez Gordillo auzipetzea eskatu du, izan ere, "laguntzaile" gisa jokatu zuela uste du, eta ondorioz, "lapurreta egin zutenen zigor bera" ezartzeko eskatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.