Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazte bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso diolakoan

Biktimaren egungo mutil-lagunak deitu zuen Ertzaintzara. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.

Ertzaintzak 27 urteko gizonezko bat atxilotu du Gasteizen, bikotekide ohiari aizto batez erasotzea eta mehatxu egitea egotzita.

Herrizaingo Sailak azaldu duenez, erasoa atzo jazo zen, 05:00etan, Salburua auzoko etxebizitza batean.

Etxean biktimaren egungo bikotekidea ere bazegoen, eta horrek ohartarazi zuen Ertzaintza.

Ertzainak etxebizitzara heldu ziren, baina ikusita ez ziela inork atea irekitzen, indarrez sartu ziren, emakumezkoari lagundu ahal izateko.

Biktimak hainbat zauri zituen, eta ospitalera eraman behar izan zuten, baina ez dago larri.

Ustezko erasotzaileak ihes egin zuen Polizia iritsi baino lehenago, baina handik eta gutxira topatu zuten, aparkaleku baten inguruetan. Arropetan odol arrastoak zituen.

Ertzaintzak 27 urteko gizonezko bat atxilotu du Gasteizen, bikotekide ohiari aizto batez erasotzea eta mehatxu egitea egotzita.Herrizaingo Sailak azaldu duenez, erasoa atzo jazo zen, 05:00etan, Salburua auzoko etxebizitza batean.Etxean biktimaren egungo bikotekidea ere bazegoen, eta horrek ohartarazi zuen Ertzaintza.Ertzainak etxebizitzara heldu ziren, baina ikusita ez ziela inork atea irekitzen, indarrez sartu ziren, emakumezkoari lagundu ahal izateko.Biktimak hainbat zauri zituen, eta ospitalera eraman behar izan zuten, baina ez dago larri.Ustezko erasotzaileak ihes egin zuen Polizia iritsi baino lehenago, baina handik eta gutxira topatu zuten, aparkaleku baten inguruetan. Arropetan odol arrastoak zituen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X