Nuclenorrek ez du Garoña ustiatzeko baimena luzatzea eskatu
Nuclenorrek ez du Garoñako zentrala ustiatzeko baimena luzatzeaeskatuko, sektoreko "araudiaren inguruan dauden zalantzak" argitu arte,enpresak aditzera emandakoaren arabera.
Burgoseko zentralaren jabetza duen enpresak idatzia bidali du Industria Ministeriora, jarduera nuklearraren inguruan ezarriko diren baldintza berrien ondorioen informaziorik ez duela esateko.
Idatzian esaten dutenez, "Garoñaren bideragarritasun ekonomikoaren inguruan dauden zalantzak argitzen direnean erabakiko du Nuclenorrek ustiatzeko baimena luzatzea eskatuko duen".
Nuclenorrentzat, Garoñak baldintza teknikoak betetzen ditu "segurtasun eta fidagarritasun osoz aritzeko, Segurtasun Nuklearreko Batzordeak eta Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak behin eta berriz esandakoaren arabera".
Komunikatu batean, enpresak konfirmatu egin du arazoa araudiaren inguruko zalantzek bideragarritasun ekonomikoarekin lotuta daudelako, batez ere, azken hiru urteetako emaitzei begiratuta. Horrez gain, zentralak 120 milioi euroko inbertsioa behar du lanean jarraitzeko.
Enpresaren azalpenen arabera, teknikariek prest zeukaten luzapena eskatzeko dokumentazio osoa. Hala ere, Industria Ministeriotik esan dutenez, behin epea agortuta, ez dago eskaera egiteko aukerarik, Ministerioko Aginduak eskaera egiteko muga jartzen zuelako.
De Andres: 'Errentagarria ez bada, itxi egin behar da'
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiaren hitzetan, Garoñako zentralaren jarduera luzatzeko ezinbestekoa da segurtasun neurriak betetzea, eta segurtasun neurriekin betetzeagatik errentagarritasuna galtzen bada, zentrala "itxi egin beharko da".
De Andresen ustez, "segurtasun neurriak egunean jartzea errentagarritasunari kalte egiten badio, Garoña itxi egin beharko dute".
2019 arte
Garoña ixteko agindua Jose Luis Rodríguez Zapateroren gobernuak eman zuen, ustiatzeko baimena 2019 arte berritzeko eskaera egin ostean. Aurretik, Segurtasun Nuklearreko Batzordeak ustiatzeko baimena 10 urtez luzatzearen aldeko txostena egin zuen.
Gobernu aldaketaren ostean, Industria ministro berriak Batzordeari galdetu zion ea ixteko agindua atzera botatzeko oztoporik zegoen. Otsailean, oztoporik ez zegoela erantzun zuen Segurtasun Nuklearreko Batzordeak, egungo baimenaren mugak eta balditzak aldatu eta berrikuntzak eginez gero.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.
Nor da Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorria argazkilariak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.
Osakidetzak pertsona transexualentzako lehen mailako arreta zerbitzuak zabalduko ditu EAEko hiru hiriburuetan
Gauzak ondo bidean, maiatzetik aurrera jarriko da abian zerbitzua. Osakidetzaren zuzendariak adierazi duenez, helburua da pertsona transexualei errespetuzko eta gertuagoko arreta ematea.
Legebiltzarrak onartu egin du udalekuetan adin txikikoen babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, neurriak babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma egitea "zuriketa hutsa" dela esan dute.
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrak mendeko egiten dituzten eta osasungaitzak diren produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.
Hondarribiak gaur onartuko du bere II. Berdintasun Plana, eta Alardearen auzia bideratzeko neurriak jasoko ditu
Planak “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko formulak" bilduko ditu.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.