Jose Bretonek gose greba abiatu du, segurtasun protokoloaren kontra
Jose Bretonek jateari utzi dio, kartzelako segurtasun protokoloaren aurrean protesta egiteko, espetxeko iturriek jakitera eman dutenez. Bretoni bi hilketa delitu egotzi dizkiote, Ruth eta Jose haurrak desagertu ondoren.
Bere buruaz beste egitea ekiditeko neurriak hartu dituzte eta beste presoetatik bereizita dute Kordobako kartzelan, segurtasun neurri gisa.
Hala ere, beste presoekin batera egotea eskatu du Bretonek berak. Espetxe arduradunen ustez, aldiz, arriskutsua litzateke bi haurren aitarentzat.
Erabakiaren berri emateko espetxe arduradunei zuzendutako ohiko idatzia bete du Bretonek dagoeneko, eta, espetxe iturriek baieztatu dutenez, gaur bertan, gosaltzeko, esnea bakarrik hartu du. Edonola ere, espetxeko funtzionarioek horren gelan gaileta pakete bat eta gozoak aurkitu dituztela gaineratu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon