Zentral nuklearra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garoñaren itxierak ez du atzera bueltarik, Soriaren arabera

Industria ministroak azaldu duenez, "ez zuten jarraitzea eskatu, eta erabaki hori ezin da zuzendu".
Jose Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroa. Argazkia: Efe

Jose Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroak aitortu du ezustean harrapatu zuela Garoñako zentralak jarduera ez luzatzeko hartutako erabakiak, eta erabaki horrek ez duela atzera bueltarik azpimarratu du.

"Ez dugu azalpenik aurkitu luzapena ez eskatzeko, baina haien eskubidea da eta zilegitasun osoa dute, guk ez dugu inor behartuko luzapena eskatzera", adierazi du Soriak.

Gaineratu duenez, ministroak berak eta Ministerioko kideek jardueraren luzapena eskatzea proposatu zioten Nuclenorri (Endesarena eta Iberdrolarena % 50ean), energia sektorearen erreformaren edukia kontuan izan gabe, izan ere, horixe jartzen zuen enpresak luzapena ez eskatzeko arrazoi gisa.

Hori horrela, Nuclenorrek, erreformaren berri izan ostean, luzapenari uko egiteko aukera izango lukeela azpimarratu du Soriak.

"Hori bai, ez zuten jarraitzea eskatu, eta erabaki hori ezin da zuzendu", berretsi du ministroak.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskal udalekuak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Udalekuak elkarteak bere proiektua mehatxatzen duten erabaki politikoak salatu ditu, eta ekitaldi handi bat deitu du abuztuaren 29rako, Bernedon

Proiektuaren jarraipena arriskuan jartzen duten erabaki politikoak salatu dituzte. Egoera horren aurrean, euren ekimena defendatzeko eskura dituzten "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi dute, eta ekitaldi handi bat deitu dute abuztuaren 29rako Arabako udalerrian. Aldi berean, haur eta gazteei zuzendutako udako kanpaina berri bat prestatzen jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X