SARIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ONCEren zozketak 141.400 euro utzi ditu Gasteizen eta Bilbon

Arabako hiriburura joan dira sari gehienak, 111.400 euro guztira. Bilbon berriz, 30.000 euro irabazi dituzte.

 ONCEren larunbateko zozketak 141.400 euro utzi ditu Bilbon eta Gasteizen. ONCEk azaldu duen bezala, Gasteiz izan da sari gehien jaso dituena, 111.400 euro guztira.

Jose Angel Ugarte Barrenak saldu zuen lehen saria (100.000 euro) jaso zuen txartela. Kiosko berean, 600 eurotako beste 19 kupoi saldu zituen.

Bilbon, Luis Angel Cuesta Gonzalezek saldu zuen saritudun bonu bakarra (30.000 euro). Bonuak zenbaki berarekin jokatuz, aste osoko zozketetan parte hartzeko aukera ematen du.

Aurten ONCEko zozketak 8 milioi euro utzi ditu EAEn.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X