Gertaera Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona hil dira zirkulazio istripuan, Cintruenigon

Senar-emazteak ziren. Emakumea larri zauritu da, baina ordu batzuk geroago hil egin da, ospitalean. Istripua auto batek eta kamioi batek elkar jotzean izan da, N-113 errepide nazionalean.

Madrilgo bi senar-emazte hil dira asteazken honetan Cintruenigon, Nafarroan, zirkulazio istripuan. Auto batek eta kamioi batek elkar jo dute, N-113 errepide nazionalean, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

68 urteko gizonezko bertan hil da, eta 63 urteko berez emaztea larri zauritu da. Ospitalera eraman dute eta bertan zendu da, ordu batzuk geroago.

Kamio gidaria onik irten da.

Istripua 16:27an izan da, errepideko 91 kilometroan. Tuterako bi anbulantzia eta Guardia Zibileko agenteak bertaratu, eta istripuaren kargu egin dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X