50 km/h-ko muga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

124 km/h-ra gidatzegatik 18 urteko emakume bat inputatu dute Gasteizen

18 urteko emakumea orduko 50 kilometroko muga duen Gasteizko kale batean harrapatu zuten, Zabalgana auzoan.

18 urteko emakume bat inputatu dute Gasteizen orduko 50 kilometroko muga duen Gasteizko kale batean 124 km/h-ra gidatzegatik.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, gidari gaztea Areeta kalean harrapatu zuten gehiegizko abiaduran zihoala, Jundiz poligonoak Nazio Batuen etorbidearekin bat egiten duen bidean, Zabalgana auzoan.

Une horretan 124 km/h-ra gidatzen zuen orduko 50 kilometroko muga duen kalean; hori dela eta, azkarregi gidatzeagatik delitua inputatu diote.

18 urteko emakume bat inputatu dute Gasteizen orduko 50 kilometroko muga duen Gasteizko kale batean 124 km/h-ra gidatzegatik. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, gidari gaztea Areeta kalean harrapatu zuten gehiegizko abiaduran zihoala, Jundiz poligonoak Nazio Batuen etorbidearekin bat egiten duen bidean, Zabalgana auzoan.Une horretan 124 km/h-ra gidatzen zuen orduko 50 kilometroko muga duen kalean; hori dela eta, azkarregi gidatzeagatik delitua inputatu diote.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X