1.300 marihuana-landare atzeman dituzte, Jataben eta Gatikan
Bi marihuana-landatze atzeman ditu Espainiako Poliziak, Jataben eta Gatikan (Bizkaia); 1.300 landare inguru zeuden guztira. Herrizaingo Sailak azaldu duenez, zortzi pertsona atxilotu dituzte eta, gainera, lau su-arma bereganatu dituzte, horien artean, Kalashnikov AK-47 bat.
Jatabeko baserri batean eginiko ikerketa batek bertan marihuana landatzen eta saltzen zutela egiaztatu zuen, Herrizaingo Sailak iragarri duenez.
Marihuana saila oso ondo egokituta zegoen; haizeztapenerako beharrezko elementuak, tenperatura egokia, ureztatze mekanismoa eta aire-girotze automatikoa zituen.
Atxilotuei osasun publikoaren kontrako delitua leporatu diete, eta, ondorengo orduetan, epailearen esku utziko dituzte. Gainera, ikerketak abian jarraitzen du.