Fustiñanako hilketagatik atxilotutako lau gizon kartzelatu dituzte
Foruzaingoak bost pertsona atxilotu ditu aste honetan, ustez, Jesus Perez Iñiguez Fustiñanako bizilagunaren hilketarekin zerikusia izan dezaketelakoan. Kasua ikertzen ari den epaileak kartzelara bidali zituen atzo bost atxilotuetako lau.
Oinezko batek aurkitu zuen irailaren 21ean Jesus Perezen gorpua Tuterako Reina Sofia ospitaleko aparkalekuan.
Epaileak hilketa delitua egotzi die kartzelara bidali dituen laurei, Nafarroako Auzitegi Nagusiko iturriek jakinarazi dutenez.
Bosgarren atxilotuak bihar deklaratuko du epailearen aurrean. Bestalde, sekretupetik atera du auzia epaileak, hedabideek Foruzaingoaren atxiloketen berri eman ostean. Kasua sekretupean egonagatik informazioa hedabideetan agertu denez, izapideak irekitzeko eskatu dio kasuko epaileak guardiako epaitegiari.