Elebitasunak Alzheimerrari aurre egiten ote dion ikertuko dute
Donostiako Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) ikerketa zentroak 65 urteko boluntario elebidun eta elebakarrak behar ditu bi hizkuntza edo gehiago jakiteak gaixotasun neurodegeneratiboei aurre egiten laguntzen ote duen jakiteko.
Ikerketa zentroak agiri batean jakitera eman duenez, neurozientzialariek ez dute aukera hori baztertzen, eta elebitasunak buruko gaixotasun degeneratiboak arintzen dituela pentsatzen hasiak dira. Izan ere, nazioartean egindako hainbat ikerketak hori erakusten omen du.
BCBL zentroak lau urtetan egindako lana eta inguru elebidunean kokatzen dela aprobetxatu nahi du gai horri buruzko ikerketa bat egiteko. Horretarako, 65 urtetik goraka ehunka boluntario behar ditu, elebidunak eta elebakarrak.
Neurozientzialariek elebitasunaren eta gaixotasun neurodegeneratiboen arteko harremanaren inguruko ikerketa ugari egin dituzte azkenaldian, eta horietan oinarrituta abiatuko du Donostiako zentroak ikerketa. Ellen Bialystok zientzialari kanadiarraren lana da horietako bat, eta horren arabera, aldea dago elebakarren eta elebidunen artean.
Izan ere, azken ikerketa horiek agerian utzi omen dute hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten dutenek modu eraginkorragoan erabiltzen dutela burmuina, eta zientzialariak "elebitasun abantaila" aipatzen hasiak dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza euskal hilerrietan, Santu Guztien Egunean
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko ditu Urdako istripuaren biktimentzako laguntzak
LZB sistemak partzialki huts egiten duenean zirkulazioa orduko 40 km-ra mugatzea proposatu du Renfek
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko